Sexu erasoak izan dira Tolosa eta Lantzeko inauterietan

  • Bi eraso sexista salatu dituzte inauterietan, bata Tolosan gertatu zen igande goizaldean eta bestea Lantzen.


2016ko otsailaren 09an - 09:26

Tolosako Erasoa jasan zuen emakumeak salatu duenez, taberna batean zela gizonezko bat gainera joan zitzaion ukitu sexistak egitera. Gainetik kendu ondoren, beste behin saiatu zen eta berriz kendu zuen gainetik, gizonezkoa lurrera botata. 38 urteko gizonaren laguna ere oldartu zitzaion emakumezkoari eta honen lagun taldeak aurre egin zion.

Neska taldeak tabernatik alde egin ondoren ere, erasotzaileak jarraitu egin zion emakumezkoari. Honek Ertzaintzaren aurrean salaketa jarri zuen eta handik gutxira gizonezkoa atxilotu zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak sexu abusuak leporatu dizkio.

Lantzeko gertaerak

Lantzen ETBrako lanean ari zen kamerari batek jasan zuen eraso sexista astelehenean herrian lanean ari zela. Erasoa jasan duen kamerak argitu ditu gertaerak Facebookeko ohar batean. Kamerarekin ari zela, inauterietako desfilean partehartzen ari ziren hainbat pertsona hurbildu zitzaizkion:

"Haietako bat atzetik etorri eta nire kontra igurtzi zen. Aurpegia guztiz estalia zuten eta, beraz, ezin ditut identifikatu. Ondoren, bigarren batek makil bat sartu zidan hanka artean, mugimendu bertikalak egiten zituen bitartean. Hirugarren batek bultzatu egin ninduen eta erortzekotan izan nintzen, ondoren besoetatik heldu eta astindu egin ninduen". 

 Kamerariaren ustez genero erasoa da hau, bere lankide gizonezkoek ez baitzituzten halako erasorik jaso: "Gaitzetsi egiten ditut halako jokaerak emakume, pertsona,eta baita profesional gisa ere. Inauteri, festa eta dena delako ekitaldi publikoa izanda ere ezin da halakorik onartu". Ziripot pertsonaiak ere gertaeretan zerikusirik izan duela zabaldu da hainbat hedabidetan eta halakorik gezurtatu egin du kameralariak.

EITBk oharra zabaldu du gertaerak salatuz eta langileari “babes osoa” helaraziz: "Festa giroko jokabide sexista guztiak gaitzesten ditugu, larrienetik txikienera. Jaia eta festa ez dira inolako aitzakia gizakiaren duintasunaren kontrako jokabideak onartzeko".

Isabel Baleztenea Lantzeko alkatea harremanetan jarri da kamerariarekin eta publikoki gaitzetsi ditu erasoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude