Hainbat eragile feministak bestelako Azkena Rock baten aldeko apustua egin dute

  • Kolektibo feminista ezberdinek  hiru konpromiso eskatu dizkiote Gasteizko Udalari eta jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresari. Aurten, soilik gizonezkoak dituzten taldeak karteletik ezabatuz gero, lau taldek joko lukete jaialdian.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 23an - 11:41

Ez da berria: kolektibo feminista ezberdinak urteak daramatzate Azkena Rock eta antzeko musika ekitaldietan emakumeen presentzia urria salatzen, Last Tour Internationalek antolatzen dituen festibaletan bereziki. Aurten, adibidez, soilik gizonezkoak dituzten taldeak karteletik kenduko bagenitu, lau talde baino ez lirateke geratuko; erdi hutsik kartela.

Pertsona eta elkarte sinatzaile ezberdinek –Plaza Feminista, Sare Antifaxista, Plazandreok, Arabako Emakumeen Asanblada, Joango Gara, Sare Lesbianista, Musika Zuzenean…- emakumeen presentzia urria eta Gasteizko Udaletik 270.000 euro diru-laguntza publikoa jasotzen salatu dutela salatu dute. Zentzu honetan, hiru konpromiso aldarrikatu dituzte “berdintasunaren eta feminismoaren alde egiten duten musika mundua oinarri hartuta”.

1. Musika ekitaldi berdintzaile baten aldeko bidea egitea. “Emakumeak behar ditugu eszenatokietan. Enpresa sustatzailearen eta Gasteizko Udalaren konpromisoa behar dugu hurrengo urteetan berdintasunaren alde lan egiteko, emakume artisten zenbatekoa areagotzeko, lehentasuna emanez emakumeen presentzia duten musika taldeei”. Horrela, parekidetasunera helduko den Azkena Rock bat aurreikusten dute.

2. Prebentzioa eta sentsibilizazioa. “Gasteizko Udalaren laguntza eskatzen dugu eta musika ekitaldiaren antolakuntzari borondatea, stand informatzaile bat ezartzeko indarkeria matxisten inguruan prebentzioa lantzeko, elkarte eta eragile feministen elkarlana bultzatuz, material informatiboaren kostua Udalaren esku geldituz.

Honetaz gain, eraso matxisten gaineko prebentzio lana osatzeko garrantzitsua iruditzen zaie sentsibilizazio kanpaina bat martxan jartzea:

    - Musika jardunaldietan erabiltzen diren plastikozko edalontzietan eraso matxisten aurkako leloak.

    - Azkena Rock eraso matxista, LGTBIQfobiko edo arrazista gabeko eremua dela aitortzen dituzten kartel eta pankartak ezartzea.

3. Ekitaldi eremuen barnean eraso matxistak erantzuteko esparru feministak ahalbidetzea aldarrikatzen dute, eraso matxista, LGTBIQfobikoak edo arrazistei erantzuna emateko. “Gasteizko Udalari eta ekitaldien antolakuntzari puntu moreak ezartzea exijitzen diogu, non salaketak egin eta asistentzia emango zaien behar duten emakumeei”.

Puntu moreen kudeaketa eragile feministekin adostu beharreko zeozer dela uste dute, “antzemate-detekzio protokolo bat bermatuz eta Udaltzaingoarekin koordinatuz”.

Manifestua babesteko, hemen.

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du, eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azkena Rock festibala
2018-06-07 | Hala Bedi
Eredu baztertzailea bultzatzen duela leporatu dio Mugimendu Feministak Udalari, Azkena Rock-eko datuak gogoratuz

Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun... [+]


2018-03-27 | Hala Bedi
Haserrea eragin du sarean Azkena Rockeko emakumeen presentzia eskasak

Eragile feministek eta norbanakoek haserre hartu dute Azkena Rock 2018 jaialdian egongo den emakumeen presentzia eskasa. Berrogei taldeetatik, soilik lautan egongo dira emakumeak oholtzaren gainean.


Ia emakumerik gabeko edizio baten ondoren, ARFek Joan Jett baieztatu du 2018rako

Joan Jett & The Blackhearts taldea iragarri du Azkena Rock festibalak 2018ko ediziorako, aurtengo polemikaren ondoren.


Emakumeak Azkena Rocken
Berdintasuna anplifikatu nahi, gizonen justifikazioekin topo

Musikaz eta matxismoaz aritzean beste estilo batzuek jasotzen dituzte kritika txarrenak, baina hain “gurea” dugun rockaren mundura ere iritsi da eztabaida, aurtengo Azkena Rock jaialdiaren kartelean ia emakumerik ez dagoela-eta. Zeresana eman du gaiak baina,... [+]


Emakumeak Azkena Rocken: Udalak baldintzak jarriko ditu, antolatzaileak deseroso

Azkena Rock jaialdiko kartelean ia emakumerik ez agertzeak polemika eragin du eta gaia Gasteizko Udaleko kultura batzordera iritsi da. Horren ondorioz, Arabako hiriburuak jaialdiaren antolatzaileekin sinatzen duen patrozinio-kontratuan zenbait baldintza jarriko dizkie... [+]


Eguneraketa berriak daude