Eoliko gehiago elektrizitate kontsumoa gutxitzen ari den Nafarroan

  • Larragan sei poligono eoliko berri eta Cascanten beste bat abiarazteko baimenetan beste urrats bat eman du Nafarroako Gobernuak asteazken honetan. Energia gehiago ekoitziko da, baina 2023an 2022an baino energia gutxiago kontsumitu zen Nafarroan. Eraginkortasun energetikoa deitu dio Nafarroako Gobernuak, Sustrai Eraikuntza ingurumen elkartearentzat, aldiz, horren atzean ondasunen inportazioa ezkutatzen da.


2024ko urtarrilaren 25ean - 12:43
Azken eguneraketa: 2024-01-26 08:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etorkizunean gure gizarteak elektrizitate gehiago kontsumituko du eta teorian elektrizitate hori energia berriztagarrietatik etorriko da, baina prozesu horri buruzko hainbat interpretazio daude. 2023ko amaieran Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Mikel Irujo kontseilariak egindako balantzearen arabera, azken hamar urteetan Nafarroak %16,30 hobetu du bere eraginkortasun energetikoa.

Irujoren esanetan, hobekuntza hori gertatu da administrazio publikoak eta, oro har, gizartea gauzatzen ari diren deskarbonizazio ahaleginaren ondorioz. Dioenez, ikusten da energia elektrikoak gora egin duela energia kontsumo orokorrean: 2021ean Nafarroan kontsumitutako energia guztiaren %19 elektrizitatea zen eta 2022an %21.

Hala ere, energia kontsumoak behera egin du Nafarroan eta 2022an 2021ean baino %8,3 gutxitu zen. Energia mota guztiek izan dute beherakada: ikatza eta kokeak -%15,8, gas naturalak -%13,9 eta petrolioa eta eratorriak -%8,3. Elektrizitatea berdintsu mantendu da (-%0,7). Maila honetan ez dago oraindik 2023ko datuekiko konparaketarik, baina bai ikusi da 2022ko azarotik 2023ko azarora jarduera industriala %3,6 jaitsi dela Nafarroan, beraz, pentsatzekoa da horren ondorioz energia kontsumoa are gehiago gutxituko zela.

Energia kontsumoak behera, inportazioak gora

Sustrai Erakuntza ingurumen elkarteak oso balorazio ezberdina egiten du Foru Gobernuak aipatutako eraginkortasun energetikoaz. Bere webgunean aurki daiteke Irujo kontseilariak egindako azterketaren balorazioa.

Batetik, elkarteak kezkagarria deritzo 2022an energia kontsumoaren %79 oraindik energia fosiletatik datorrela ikustea. Hau da, “kontsumitzen dugun energia guztiaren %21a baino ez da elektrizitatea. Eta 2008tik ez da igo elektrizitatearen kontsumoa unitate energetikoetan”. Horrek erakusten du, beren iritzian, gizartearen elektrifikazioa –eta deskarbonizazioa– ez dela gertatzen ari saltzen ari zaigun moduan, eta arazo horren muinean zera dago: “Energia mota honek dituen egiturazko arazo larriak, egungo gizarte kapitalistan egiten dugun kontsumo moduari eta kantitateari aurre egin ahal izateko”.

Eraginkortasunari dagokionez, Sustraiko aztertzaileek azaltzen dutenez, Nafarroan materia kopuru bera kontsumitzen dugu, baina gutxiago ekoizten dugu. Zer gertatzen da? Haien ustez, gehiago inportatzen ari garela: 2021etik 2022ra arteko erkidegoaren inportazioak %26 hazi ziren. “Hor ditugu desindustrializazioaren, deslokalizazioaren edo jarduera-murrizketaren fenomenoak, ez bakarrik hornidura-kateetako arazoak”.

Horrela azken urteetan mundu mailan ematen ari den fenomenoa Nafarroan ere gertatzen ari dela azpimarratzen dute: hainbat herrialde garatuetako energia-kontsumoak behera egin du horietan produkzioa gutxitu egin delako, eta produktu ugari beste herrialde batzuetatik ekartzen dituztelako. Meatzaritzaren kasuan oso nabarmena da hori. Hau da, gure “energia kontsumoa esternalizatu” egiten da, hemen energia gutxiago kontsumitzen da, baina energia hori beste nonbaiten kontsumitu da, eta, beraz, planetan ez da berotze eraginik txikitzen, mundu mailako azken datuek adierazten duten gisan.

Deskarbonizazioaren gaur egungo klabe handiena, beraz, herrialde garatuetako kontsumo beherakadan dagoela uste dute egungo berotze klimatikoaren aurkako politika instituzionalekin kritiko direnek; eta zalantzan jartzen dituzte energia berriztagarriak sortzeko eraikitzen ari diren azpiegitura guztiak, besteak beste gizarte industrialak oraindik ez duelako topatu produkzio prozesuak elektriko egiteko modurik, edo prozesu hori oso geldoa delako.

Beste zazpi parke eoliko

Larragan eta Cascanten 162 MW potentziako zazpi poligono eoliko eraikiko dituzte Agrowind Navarra 2013 S.L.k –sei– eta Eolica Cancante S.L.U.k –bat–, asteazken honetan Amparo López gobernu eledunak jakinarazi duenez.

Larragan honako poligonoak eraikiko dituzte: Jenariz (24 MWko potentzia), Linte - I. Fasea (23.1 MW, Linte – II. Fasea (9,9 MW), San Marcos II (6 MW), San Marcos IIren zabalkundea (21,72) eta San Marcos I (27,72 MW). Horietan ekoizten den elektrizitatea Erriberrira eramateko 132ko kV-ko goi-tentsioko linea bat ere eraikiko da.

Proiektuak aurrera eramateko 81.861 metro kuadro lur komunal erabiliko dira, eta beste 16.575 metro kuadro lur komunal behin-behinekoz. Lur pribatua ere erabiliko da proiektuan. Agrowid Navarrak 390.794 euro ordainduko ditu Nafarroako Proiektu Eolikoaren I eta II faseagatik lehen kolpe batean, eta urtero 38.807 euro, gehi dagokion BEZaren igoera. 33 urterako lur-lagapena izango da.

Cascante II Parke Eolikoak 50 MW potentzia izango du, udalerri horretako 96.450 m² lur komunal erabiliko dira eta lurren lagapen eta ustiaketa epea 30 urtekoa izango da. Eolica Cascantek urtean sortzen diren MW bakoitzeko 2.512,57 euro ordainduko dizkio Cascanteko Udalari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


Plastikoaren birziklapenaren iruzurra:
Industria petrokimikoaren ‘gerrillariak’ Genevan

Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude