Enpresetako matxismoa neurtzeko tresna sortu dute

  • Batetik bostera puntuatu beharreko hainbat galdera jasotzen ditu InHerSight webguneak. Test erraz horren bidez, enpresa eta konpainia handietan langile emakumeek jasaten duten diskriminazio maila neurtu daiteke.


2015eko martxoaren 09an - 08:32
Puntuatu beharreko gaietako batzuk.

Profesionalki mailaz igotzeko aukerarik duzu? Kargu altuetan zenbat emakume daude zure enpresan? Amatasuna lan munduarekin kontziliatzeko erraztasunak dituzu? Soldatetan diskriminaziorik ematen al da?... Arlo ugari ukitzen ditu testak eta iruzkinak ere utzi daitezke, lanean bizitako esperientziak kontatuz.

Google, Coca Cola eta The New York Times, testeatuen artean

Bi helburu nagusi ditu ekimenak: lan munduan dagoen sexismoa ikusaraztea eta enpresak bultzatzea arazoari aurre egiteko neurriak hartzera. Horretarako, bildutako datuak publikoak dira, eta dagoeneko Google, Apple, Comcast (kable bidezko telebista), The New York Times edo Coca Cola bezalako enpresa erraldoietako langileek egin dute froga.

Urtarrilean sortu zuen webgunea Ursula Mead estatubatuarrak eta oraingoz AEBetako enpresak bakarrik ebaluatu daitezke, baina beste herrialdeetara zabaltzea da asmoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude