"Emakumeak ijito familien oinarrizko zutabea dira"

  • Palmira Dual 23 urteko emakume ijito irundarra da. Bere burua ingurukoak lagundu eta etengabe ikasteko grina duen pertsona bezala definitzen du. Palmira Sim Romi Gipuzkoaqé elkarte irundarreko kidea da eta martxoaren 8ra begira, emakume ijituen inguruan gizartean zabaldutako uste okerrak ezeztatu nahi ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 10an - 09:06
Palmira Dual, Sim Romi Gizpukoaqé elkarteko ordezkaria.

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzea beharrezkoa iruditzen zaizu?

Bai, noski, oso garrantzitsua iruditzen zait. Emakumeak egunero desberdintasunen kontra borrokatzen dugu, baina, martxoaren 8an denak elkarrekin kalera ateratzen gara. Egun horrek gure bizipenak eta helburuak elkartzea ahalbidetzen digu.

Zein da emakumeen rola ijitu familietan?

Familiaren oinarrizko zutabea direla esan dezakegu, hau da, aldaketaren motorra. Izan ere, ijitu herrian gertatzen diren aldaketa guztiak emakumeei esker gerta-tzen dira. Arazoak sortzen direnean haiek dira aholku emaile nagusiak, belaunaldi batetik bestera igarotako bizipenetan oinarritutako errekurtso asko dauzkatelako.

Azken hamarkadetan zehar emakumearen rola asko aldatu da?

Bai, asko aldatu da gu Euskal Herrira duela 600 urte baino gehiago iritsi ginelako. Honi esker, ijito herriko semeek eskoletan ikasteko aukera izan dute eta, horrek, baliabide asko eman dizkie, emakumeen kasuan askatasuna eta ahuldun-tzea posible egiteko.

Emakume ijitoen artean, gizarteko beste sektoreetan bezala, ahulduntzea gertatu da?

Asko gainera. Eskoletan gertatutako inklusioari esker gure ezagutzak eta heziketa errotik aldatu dira. Ondorioz, orain, lanpostu, ikastetxe eta unibertsitateetan gaude. Horrela, helduagoak diren senideei gure ezagutza berriak helarazten dizkiegu.

Oraindik gizartean ijitoekin loturiko aurreiritzi asko daudela nabaritzen duzu?

Itxura fisikoarekin lotuta aurreiritzi asko daude. Janzteko era edo lanpostuarekin lotuta daude asko eta horren arabera jendea ijitoa zaren edo ez epaitzeko ohitura du. Gainera, ijito hitza aurreiritzi negatiboekin lotu ohi da beti. Pentsaera aldaketa gertatzeko ezinbestekoa da bi aldeak gauzak aldatzeko prest egotea.

Zein eragin dute aurreiritziek zure eguneroko bizitzan?

Batez ere, jendea ezagutzerakoan, ijitoa zarela aipatzea ezinbesteko dela dirudi. Azalaren kolorearengatik jendeak epai-tzen nau eta nire jatorria zalantzan jartzen du. Horrela, ijitoa zarela esateko portaera negatibo bat izan behar duzula dirudi, onak diren ijitoak existituko ez balira bezala. Gizarteak, ondorioz, gauzak etengabe frogatzea eskatzen digu.

Askotan ijitoen artean matxismo zantzuak ikusten ditu jendeak. Benetan horrelakoa da?

Ijitoen feminismoa eta feminismo “txuria” alderatzea ezinezkoa dela uste dut. Ijitoen feminismoaren lehentasunetako bat emakumeei ikasteko aukera ematea da, beste feminismo mota baten helburua soldata berditasuna izan daitekeen bitartean. Gu bakarrik ez gara matxistak, gizarte guztia da.

Feminismoa edo berdintasuna bezalako baloreak etxean landu dituzu?

Bai, emakume batek etxean bere ahulduntzea erakusten duenean familia osa-tzen duten gizonek emakumearen jarrera onartzen dute, izan ere, emakumearen eta familiarentzako etorkizun onena bilatzen baitute.

Emakume ijito eta beste edozein emakumeren artean desberdintasunik ikusten duzu egun?

Kulturalki desberdintasun handiak daude oinarriarengatik eta feminismo ijitoa eta feminismo txuriaren abiapuntua ez da berdina. Indibidualki, gainera, pertsona bakoitzak bizipen ezberdinak izan ditu eta bakoitzak ahulduntzeko jarraitzen duen prozesua ezberdina da.

Oraindik lan asko egiteko dago?

Azken finean, borroka bat da eta pixkanaka bagoaz. Denak elkarrekin borrokatuz gero, noizbait, erabateko berdintasuna lortzea posible izango dela uste dut. Horrela, kaleko egoera aldatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Kalean emakumeekiko errespetu falta izugarriak daude eta ez da bidezkoa kalera beldurrez atera behar izatea. Emakumeek ere kaleko askatasuna izan behar dugu.

Nola ospatuko duzu 2020ko martxoaren 8a?

Ni Sim Romi Gipuzkoaqé elkarteko kidea naiz eta gauza asko egiten ditugu. Martxoaren 8rako Deuston hitzaldi bat emateko asmoa dugu “Romani Erresistentzia” tituluarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ijito herria
2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


"Larrialdi humanitarioa da, eta katastrofea ez da naturala, administrazioak eragin du"

Madrilgo Cañada Real auzoan bizi da Houda Akrikez (Tanger, 1982) Tabadol elkarteko presidentea, Puerta del Sol plazatik hamasei kilometrora. Hiru urte daramatzate auzoan argindarrik gabe 4.000 lagunek, tartean 2.000 haurrek, Naturgy enpresak hornidura elektrikoa eten... [+]


Ipar Euskal Herriko ijitoen elkarteak salaketa jarri du LCI telebistaren kontra, arrazakeriagatik

LCI telebista kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan jitoak lapurrei konparatzeagatik jarri du salaketa du Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturalak. Audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo du gertatutakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude