Emakume baten eta haren alabaren hilotzak aurkitu dituzte Bilboko etxe batean

  • Suhiltzaileak Deustuko etxebizitzan sartu dira, auzokideek abisatu dutelako atetik ur-jarioa zegoela, eta gorpuak topatu dituzte. Segurtasun Sailaren arabera, ez dute indarkeria zantzurik.


2021eko azaroaren 30ean - 08:44
Azken eguneraketa: 09:47
Deustuko etxebizitza batean aurkitu dituzte gorpuak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astearte goizean jakinarazi du Bilboko etxebizitza batean bi gorpu aurkitu dituztela suhitzaileek, astelehen goizean. Bizilagunek ohartarazi diete Deustuko etxe horretako atearen azpitik ura ateratzen ari zela; suhitzaileak abisu horregatik bertaratu dira, baina bi hilotz topatu dituzte: ama-alabak dira.

Azaldu dutenez, lehen ikerketen arabera ez dute indarkeria zantzurik. Autopsia egingo diete, ikusteko ea krimen batekin lotuta dauden bi heriotzak.


Eguneraketa berriak daude