Elvira Zipitria, Julene Azpeitia, Inaxi Etxabe... Zumaiako emakumeen ekarpena bisita gidatuan

  • Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundiek Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dute lehen aldiz. Emakumeen emaria da aurtengo gaia, eta berauek historian zehar izandako rol ezkutua ikusaraztea du xede. Zumaia Emez izeneko bisita komentatua egin zen urriaren 6an.


2018ko urriaren 11n - 10:13
Urriaren 6an Zumaia Emez bisita gidatua egin zuten herrian. Argazkia: Miren Osa Galdona.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Goizeko 11:00etan izan da hitzordua, Kofradia parean, garai bateko gizartean erdigunea zen etxean. Gaur egun hain nabarmena ez den arren, Zumaiak lotura estua du arrantzarekin. Ur gaineko lanen meritu eta ospea gizonek irabazi izan duten bitartean, emakumeak lehorreko lanen ahanzturan erori dira. Hala dio Idoia Goñi bisitaren gidariak: “Ondarearen kasuan, gizonek ondare materiala eskuratu dute historian zehar, fisikoa dena. Emakumeek, berriz, ondare ez-materiala eureganatu izan dute: ohituren eta hizkuntzaren inguruan egin duten lana, hezkuntzan izan duten zeregina, zaintza ardurak…”.

Emakumezkoak lehorreko lanaz baino ez direla arduratu uste ei da. Hala, saregileek esaterako, garrantzi handia izan dute portuko jardunean. Lanerako ez ezik, emakumeak saretzeko gune ere izaten ziren josten ematen zituzten orduak. Kontserbagileek, bai enpresek baita etxeetakoek ere, izan dute halako oihartzuna eta gaur egun ere badira. Etxe askotan adibidez, tradizioan oinarritutako teknikak zutik dirau, xede ezberdinagatik egiten bada ere. Gaur egun hala ez bada ere, garai batean gehienbat garizuma garairako egiten ziren kontserbak.

Historikoki, ordea, ez dira kostaldeko emakumeen jarduera bakarrak izan. Itsasontziekin lotura zuzena izan duten bi lanbide azaldu ditu Idoia Goñik: gabarrariak eta itsas enpresaburuak. Lehenak ibaian barrena merkantzia nahiz pertsonak garraiatzen ziharduten emakumeak ziren. Maria de Lolaren izena nabarmendu behar da, jada XVI. mendearen amaieran udal ontzia ustiatzeko lizentzia berak baitzuen. Garai berean emakume talde batek itsasontzi bat eraikitzeko proiektua ere abiatu zuela jakinarazi du gidariak, goi-karguetan emakumeek zeresana izan zutela agerian utziz.

Euskara, besterik ez

Hezkuntzan ere ekarpen handiak egin zituzten emakumez josita egon da herria. Elvira Zipitria eta Julene Azpeitia dira izen ezagunenak. Lehena Donostiarekin lotzen bada ere, Zumaian du jatorria; aitaren lanagatik joan ziren hiriburura bizitzera. 1936ko gerran Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan bazuen ere, guda amaitu bezain pronto Donostiara itzuli eta eskolak ematen hasi zela nabarmendu du Goñi gidariak: “Irakasle egindako lanagatik eta euskarari emandako hauspoagatik oso maitatua da Zipitria. Frankismoaren urte gogorrenetan ikastola klandestinoen sorrera berari zor zaio, eta pedagogian zuen ezagutza mirestekoa zen garai haietarako”. Maider Oleaga zuzendariak irakasleari buruzko dokumentala estreinatuko du udazken honetan.

Julene Azpeitiak ere, ondare aparta utzi zuen irakaskuntzaren arloan. Bere biografia bi hitzetan laburbildu beharko balitz, euskara eta haurrak izango zirela dio Goñik. “Haurrentzako literaturan eskarmentu handia zuen, eta errekonozimendu gehienak bide horretatik jaso ditu: sariak, ipuin lehiaketek bere izena izatea Zumaian eta Durangon… Irakasle baino idazle zela esan ohi da. Hala ere, esan behar da Estatu mailako oposaketetan lehena izan zela orduko hartan, eta horri esker lana lortu zuela”. 

Ahalduntzeko espazioak

Zumaiako kale izendegia kontuan hartuz gero, 65 dira gizonezkoenak, eta bost baino ez emakumezkoenak. Sinbolikoki indar handia duen datua den arren, Goñik dio “emakumeen espazioak” izan direnei erreparatzea ere garrantzitsua dela; hots, plaka hutsak ez ezik, herriko toki esanguratsuetan emakumeek izan duten jarduna azaleratu behar dela. San Joan Iturria, esaterako, emakumeen bilgune izan zen urte luzez. Etxeetara urik iristen ez zen garaietan emakumeak arduratzen ziren iturrira joateaz. “Etxeko egunerokotasunetik alde egiteko modu bat zen; gizonak tabernara joaten ziren, eta emakumeak iturriaren bueltan biltzen ziren. Etxean ez ezik, kalean ere pisua zuten emakumeek”, azaldu du Goñik. Geldialdia aprobetxatuz Angeles Sorazu eta Francisca Labaien mojek aipamen berezia izan dute. Kristautasunaren ildo zurrunenarekin lotzen dira biak; idazlea lehena, Zumaiako komentuaren sortzailea bestea.

San Joan Iturria atzean utzi eta Ubillos Jauregian egin dute geldialdia hitzordura agertu diren dozena erdi emakumeek. Egungo Musika Eskolan kultura arloan zeresana eman zuten artistak aipatu ditu. Inaxi Etxabe oikiarra, esaterako, inguruotan ezagutzen den lehen emakumezko bertsolaria izan ez bada ere, aztarna sakona utzi du bertsozaleen artean. Frankismoaren hastapenetan kokatzen da bere lorpen handiena: garaile izan zen Elizak 1951n Arantzazun antolatu zuen bertso txapelketan. Garaiotan oholtza gaineko emakumea izatea nolanahiko erronka ez bazen ere, Etxabek aho bat baino gehiago isilarazi zituen bere bertsoekin. Gizonezkoen gaitz guztien errudunak emakumeak zirela esan zuen Basarri bertsolari zarauztarrak saio batean. Tinko erantzun zion Etxabek, esandakoa gezurtatuz bertso borobila botata. Basarrik zoriondu egin zuen saioaren amaieran, isilik utzi zuela onartuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
Eraso zidanarekin elkartu nintzenekoa

Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.


Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta

Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


"Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak" jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako "eraso larri" bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Eguneraketa berriak daude