Euskal Herria elurtuta: irudi ikusgarriak eta informazio praktikoak

Zuzeneko jarraipena
  • Elurtuta esnatu da Euskal Herria. Barnealdean nahiz kostaldean egin du, eta arazoak sortu ditu errepide sarean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak esan du kotxerik ez hartzeko, erabat beharrezkoa ez bada. Garraio publikoarekin ere arazoak izaten ari dira.

Mundakako portua elurtuta (Arg: @bitoralonso)
Ospitaleetako egoeraren berri emateko oharra atera du Osakidetzak

Sei puntuko oharra kaleratu du Osakidetzak, azken orduotako elurtea dela-eta:

1- "Ospitaleetako Larrialdietako egoera normala da"

2- "Emergentzietako zerbitzua/presazko garraio sanitarioko sarea normaltasunez dabiltza. Zerbitzua dagoeneko aldameneko erkidegoetako emergentzia-zerbitzuekin harremanetan jarri da koordinatzeko eta, momentuz, ez da intzidentzia garrantzitsurik erregistratu".

3- "Osasun-zentro eta anbulatorioetan momentuz ez da intzidentziarik erregistratu eta herritarrei oraindik gomendatzen zaie presazkoak ez diren hitzorduak bertan behera uzteko".

4- "Dialisi, Erradioterapia, Kimioterapia eta Kanpo-kontsultetako garraioa mantendu egingo da hiru lurraldeetan, Errehabilitazio-tratamenduren bat bertan behera utzi den arren, beste zerbitzuak lehenetsi direlako".

5- "Kirurgia programatua atzeratzen ari da eta baliteke presazkoak ez diren ebakuntza batzuk atzeratzea".

6- "Osakidetzaren ospitale guztietan prestatu dira elurtearen ondoriozko behar posibleei erantzuteko baliabideak".

 

139 ikastetxe itxi behar izan dituzte EAEn

Eitb-ren arabera, 139 ikastetxek ateak itxi behar izan dituzte gaur EAEn, elurra dela-eta. Gehienak Bizkaian itxi dituzte (131), eta launa Gipuzkoan eta Araban. Gainerako ikastetxeetan zailtasunak izan dituzte, errepideetako egoeraren ondorioz.

Loiuko aireportuak 30 hegaldi bertan behera utzi ditu

11:00ak arte zerbitzu barik egon da Loiuko aireportua eta 30 hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu elurteagatik. Normaltasuna berreskuratzeko lanetan ari dira Bizkaiko aireportuan, EITBk informatu duenez.

Loiuko aireportuko hegaldien pantailak gaur goizean (argazkia: Josu Andoni Begoña).

 

Errepideak zabalik kamioientzat Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du EAEko errepideak berriz irekita daudela kamioientzat.

Lurraldebuseko linea guztiak normaltasunez ari dira funtzionatzen

EITBk informatu duenez, Lurraldebuseko linea guztiak normaltasunez funtzionatzen ari dira 12:45ean. Donostia eta Gasteiz lotzen dituen linea 11:15etik dago martxan. Donostia eta Bilbo artekoa, 11:30etik, eta Donostia eta Bilboko Aireportua artekoa, 12:00etatik. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, "helmugara iritsi ezinda egon diren erabiltzaile guztiei billetearen prezioa itzuliko diete".

Irungo Urdanibia plazak benetako Mosku dirudi

 

Oarsoaldea eta Bidasoako lineak martxan direla jakinarazi du Lurraldebusek

 

Euskotrenek gaztelera hutsean eman du elurrak eragin dituen zailtasunen berri

Badirudi elurrak bestelako kalteak eragin dituela... euskaraz egiteko zailtasuna, kasu.

Mondragon Unibertsitateak arratsaldeko klaseak bertan behera utzi ditu

 

65 urteko gizon bat hil da Galdakaon elurraren ondorioz erori ostean

Berriak jakinarazi duenez, kalean irrist egin eta buruan kolpea hartu du. Unean bertan hil dela esna du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak. Galdakaon gertatu da, San Juan Bautista Uriarte kalean goizeko 8:30ak aldera.

Errepideen egoera 11:30ean

Euskadi Irratiak Euskal Herriko errepidearen egoeraren eguneraketa egin du:

- A 15 errepidea itxita dago Berastegin.
- Aguraingo errepidea bi noranzkoetan itxita dago.
- A8-a irekita dago, baina auto ilarak daude Zarautz eta Zumaia artean.
- N1 errepidean errail bakarra dago zabalik, bi noranzkoetan.
- Nafarroako bide sare nagusi guztian beharrezkoak dira kateak.

 

 

 

 

Elurra kentzeko makina batek su hartu du Leintz Gatzagan

 

Zarautzeko panoramika

 

Urola Kostako eta bailarako autobus zerbitzuak etenda daude

Tren sarean gertatu bezala, autobusen zerbitzuetan ere eragin handia izaten ari da elurtea. Kostaldeko, zein Urola bailarako autobus lineak etenda daude une honetan elurrak errepideetan sortutako arazoengatik.  Baleike bidez.

 

Linea guztiak eten ditu La Gipuzkoana autobus konpainiak

 

Larrialdi bat ez bada, mediku txandak beste egun baterako atzeratzea gomendatu du Osakidetzak

 

Donostiako autobusen lineen eguneraketa

 

Tranbien zerbitzua martxan, baina ez %100ean

 

Lasarte-Oriako argazki batzuk

 

Bilboko Metroa jendez gainezka goizeko lehen orduetan

 

Lasarten autoak geldirik

 

Bizkaia

 

EHUk bertan behera utzi ditu hiru campusetako jarduerak

 

Euskal Herria txundituta elurrarekin: TT mundu mailan

 

Goizaldean, Zarautzen

 

Mutrikun oraindik Neguko Olinpiar Jokoetan daude

 

Topoa behin-behinean moztuta Lasarte-Donostia artean

 

Zumaiako San Telmo ermita

 

Errepideak momentu honetan

 

Iruña

 

Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian kamioien zirkulazioa debekatuta

 

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria elurtuta
2021-01-08 | ARGIA
Abisu horia izotza eta tenperatura baxuengatik EAEn

Elurra egingo du 200 metrotik behera, batez ere, larunbatean, urtarrilaren 8an egunaren bigarren partean, eta elurra Euskal Herriko hondartzetan ikusiko da.


2020-03-30 | Arabako Alea
Elurra iritsi da Arabara

Oraindik ez du arazorik eragin eta mendate guztiak zabalik daude.


Eguneraketa berriak daude