Elurra iritsi da Arabara

  • Oraindik ez du arazorik eragin eta mendate guztiak zabalik daude.

Legution, makinak lanean.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 30ean - 08:31
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Tenperatura asko jaitsi da azken orduotan, eta hori dela eta, elur-kota 300-500 metro artean dabil. Zaparradek oraindik ere oztopo handirik eragin ez badute ere, Altuben, Azazetan, Gasteizko mendatean, Herreran, Kurtzetan eta Opakuan arretaz gidatzeko aholkua eman du Trafiko zuzendaritzak, elurra ari duelako.

Iragarpenari dagokionez, elur-kotak 300-500 metro artean eutsiko dio egun osoz. Gainera noizbehinka trumoi-ekaitzak jo dezake. Ipar eta ipar-ekialdeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak ez du 4-8 ºC-tik gora egingo. Araban izotza ere egingo du.


Araba kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.