Elkarretaratzea Hazparnen larunbatean, epaitu berri duten Peio Irigoienen sostenguz

  • Larunbatean 11:00etan elkarretaratzea deitu du herritar talde batek Hazparneko plazan, ostegunean epaitua izan den Peio Irigoieni sostengua emateko eta bere egoera salatzeko.


2020ko urtarrilaren 31n - 08:26
Peio Irigoieni babesa adierazteko elkarretaratzea deitu dute.

ARGIAra bidali duten oharrean azaldu dutenez, Frantziako Estatuak FIJAIT fitxategia sortu zuen 2015ean, Parisen izandako atentatuen ondotik. "Hortik aitzina, terrorismo kalifikazioarekin kondenatuak izan diren pertsona guziak, erretroaktiboki bertan sartuak izan dira hamar urterentzat". Zeure izena fitxategian izateak, persona horiek betebehar zorrotz batzuen eraginpean ezartzen ditu: hiru hilabetero helbidearen justifikatzeko beharra komisaldegian edo atzerrira bidaiatzeko asmoa adierazi hamabost egun aitzin, besteak beste.

Baldintza horiek ez onartzeagatik izan da epaitua Irigoien eta martxoaren 12an emanen du erabakia epaitegiak. "FIJAIT fitxategiaren barne izaitea, onartezina den bigarren kondena bat dela pentsatzen dugu, zainketa errexten dituzten baldintza gogor batzuk betetzera bortxatzen dituelako. Behin kondena beteta, epaiketa berririk gabe eta erretroaktiboki gehituak diren betebeharrak direlako, beste moduko askatasun murrizte hori fermuki salatzen dugu".

"Peiori eta egoera jasanezin horren aitzinean" intsumisioa erakutsiko duten pertsona guziei sustengua emanen diete.

150 preso eta preso ohiri eragiten die neurriak

Aipatu Fijait fitxategietan euskal herritar ugari daude, nahiz eta batzuek ez jakin ere zerrendan direla, orain gutxi Paulus-Basurco abokatuak salatu gisan. Fitxategien erregistroak 20 urteko iraupena du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hazparne
2024-01-24 | Euskal Irratiak
Espekulazioaren kontrako ekintza berria Hazparnen

Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]


2023-06-23 | Ilargi Manzanares
Hazparneko gaztetxeko kideari 6.000 euroz gaindiko isuna ezarri diote

Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.


2022-08-02 | Euskal Irratiak
Ur edangarria ez xahutzeko neurriak hartu dituzte Euskal Herriko hemeretzi herritan

Horien artean da Armendaritze, eta ondorioz, baratze eta landare ureztatzea bakarrik arratseko 20:00 orenetarik goiti egin beharko dira, eta auto garbiketak edo pizina betetzeak debekatuak izanen dira.


Eguneraketa berriak daude