Elikagai eta higiene produktu bilketa hasi dute zapatisten etorrerarako

  • Gutxi barru izango da Zapatisten Bizi Bira Euskal Herrian eta hasi dira jada prestaketa lanak. Besteak beste, elikagai eta higiene produktu bilketa abiatu dute: Gasteizko Zapateneon jasoko dituzte produktuak urriaren 30era arte.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 15ean - 17:49
Azken eguneraketa: 15:55
Zapatisten bira Europara. Argazkia: Radiozapatista.org
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zapatisten Bizi Bira Euskal Herrian izango da azaroan eta prestaketa lanak abian dira jada etorrera antolatzeko. Besteak beste, elikagai eta higiene produktuen biltegia jarri dute martxan. Gasteizko ZAPateneon jasoko dituzte produktuak (Zapateria 93), astelehenetik ostiralera 18:30etatik 21:00etara, eta larunbat goizetan 11:30etatik 13:30ak arte. Ostegunean, urriak 14, hasi ziren bilketarekin eta urriaren 30ean itxiko dute.

Hauek dira jasoko dituzten produktuak:

Elikagaiak

  • arroza
  • pasta
  • arto-irina (aurrez egosita)
  • gari-irina
  • esnea
  • gailetak
  • olioa
  • azukrea
  • gatza
  • frijolak
  • dilistak
  • kontserbak (tomatea, bestelako barazkiak)

Higienerako produktuak

  • hortzetarako pasta
  • xanpua
  • xaboia (gela edo pastilla)
  • komuneko papera
  • lixiba
  • garbigarria (garbigailu edo plateretarako)
  • mantak, lo zakuak, kanpin dendak

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
Eguneraketa berriak daude