Leire Udabek dieta eta elikadura zer diren bereizi ditu: "Elikadura osotasun bat da, modu kontziente batean egiten dugun prozesu bat. Horren barruan dieta zatitxo bat da, eta zentratzen da gure gorputzean sartzen ditugun mantenu gaietan bakarrik. Elikadura osasungarria hori baino zabalagoa da, akaso bada ere nola bizi garen, jaten ditugun elikagai horiek nondik datozen, elikagaiak kalitatezkoak al diren, seguruak diren, elikatzen ari garen momentuan lasai ari garen jaten edo estresatuta...".
Hemen ikusentzun daiteke elkarrizketa osorik:
Eli Pagolak galdetu dio ea elikadura osasuntsuak jaten duenarentzat bakarrik izan behar duen osasungarri, edo baita ere izan behar duen elikagaiak ekoizten dituenarentzat (Hegoalde Globala aipatu du), Lurrarentzat... Udabek, horri erantzunez, "elikadura osasuntsua" eta "elikadura burujabetza" bereizi ditu: "Elikadura osasungarriaz baino, elikadura burujabetzaz hitz egin behar genuke, komunitate batek elikagaiak ekoiztu eta lurra antolatzeko eskubideaz hitz egiten duelako. Eta hortik egingo bagenitu planak, irakurketak eta praktikak, nik uste beste osotasun bat hartuko lukeela. Elikadura burujabetza agenda politikoan ez dagoenez, orokorrean administrazio publikoak erabiltzen duena 'elikadura osasungarria eta jasangarria' da eta kito. Elikadura burujabetzak beste bustitze bat eskatzen duelako azkenean, lurraz eta hainbat gauzez hitz egin behar dugulako. Orduan, elikadura osasungarriaren barruan, askotan ez da hitz egiten tokikotasunaz, edo garaian garaikoa kontsumitzeaz... Elikadura osasungarria mugatzen da zer mantenugai ari garen zehazki ahoratzen momentu konkretu batean".
Elikadura burujabetza agenda politikoan sartu behar dela nabarmendu du: "Euskal Herri burujabe batera begira, elikaduraren ekoizpenean minus handi batean gaude, eta horren barruan sartzen dut elikadura osasungarria. Eta zailtasun handia dugu, aurrera begira hori planifikatzeko. Bagaude hainbat proiektu kontzientziatuta, agroekologian ere ari dira hainbat pertsona, baina gero zein dira baldintzak? Baldintzak bermatu behar dira eta eztabaida handi bat eman beharko genuke: zer nahi dugun ekoitzi, nola, zeinentzat...? Elikadura guzti hori denontzako eskuragarri izatea izan beharko luke helburu. Egun uste dut elikadura osasungarria lortzeko klase sozialak ere eragin handia duela. Batzuek ez daukate elikagaiak aukeratzeko eskubiderik ere, ezin dute. Herri mailako hausnarketa eta plangintza behar dira, gai hau indibidualizatzetik aldendu behar da. Gizarte osoaren ardura da".
Adibiderako, Lakarin bertan daukaten eztabaida edo "inkoherentzi eta kontraesana" azaldu du: "Haziek gatz mineraletan eta bitaminetan izugarrizko propietateak dauzkate, eta ados, dendarako ekartzen ditugu chia haziak, liho marroia, sesamoa... Horiek Asian ekoizten dira, AEBetan edo Hego Globalean. Ematen du chia katilukada bat hartu behar dugula eta horrekin osasuntsu jarriko garela... uf, nik uste erabat desbideratzen ari garela. Honek egingo gaitu osasuntsu, bai, baina nola eta zer baldintzetan ekoitzi da (pertsona horiek nola daude), zer eragin dauka hori ekoizteak, hori hona ekartzeak?... hori ere agian elikadura osasungarriaren barruan sartu beharko genuke. Elikadura osasungarriaren izenean zer kontsumo mota egiten ari garen ere aztertu beharko genuke eta guk oraindik ez dugu ebatzi, gure proiektuaren baitan bagaude kontraesan horretan, egia esan".
Gogoetarako beste gai bat pausatu du Udabek: "Iruditzen zait ekonomia kapitalista edo global hau eramaten ari gaituela dieta edo elikadura oso modu indibidualean kudeatzera. Oso modu pertsonalera eramaten ari gara, agian ez ditugu gauza batzuk partekatzen... eta nik uste lehen bagatozela bestelako kultura batetik: elkarrekin bazkaltzen genuen, janaria prestatzerakoan denontzako zen... horretan ere sozialki zer aldaketa ematen ari garen, elikadura ulertzeko moduan edo elikadura kontsumitzeko moduan, izugarria da".
Erakundeen aldetik ere elikadura osasungarria oso modu pertsonalean lantzen dela adierazi du: "Esango nuke, ardura gehiegi botatzen zaigula pertsona moduan eta planteamendu kolektiboak egin beharko zirela. Adibidez, eskola jangeletan eraldaketak egin nahi dira, jangeletan elikadura osasungarria sustatzeko, eta niretzat oso adibide interesgarria da, elikaduraren gaia komunitate batean txertatzen delako eta elkarrekin lantzea sortzen duelako".
Dendako mostradore atzetik, azken bost urteetan erosketak egiterakoan aldaketa handia nabaritu dutela kontatu du: "Belozidadean, pin-pan. Nire buruarengandik hasita, uste dut horretan bide okerrean goazela. Nahiz eta momentu batean ahora eramaten dudana osagaietan osasungarria izan, osotasunean hartzen baldin badugu, uste dut asko daukagula pentsatzeko, gure eguneroko denboraren kudeaketa zein den eta elikadurari zenbat eskaintzen diogun: sukaldean egoteari, prestatzeari... Nik uste hor dagoela gako handiago bat, denbora guztian begiratzen egon beharrean 'gaur hartu dudana, proteinaz ongi dago...' nik uste beste gauza batzuk begiratu behar ditugula gehiago". Sukaldean aritzeko momentua sozializatzeko eta ezagutzak transmititzeko gunea izan dela ere nabarmendu du: "berriketan egoteko lekua... iritsi gara bakarrik bazkaltzera 15 minutuan, tupper batean... Hor hamaika gauza galtzen ari gara". Sozializazio eta ezagutzen transmisio horretan emakumeek jokatutako papera balioan jarri du.
Artikulu hau elkarrizketa interesgarri baten laburpena baino ez da. Mintzatu dira, baita ere, gorputzari entzuteaz, gorputzen aniztasuna kontuan izateaz, obesitateaz eta lodifobiaz, argal egoteak ez duela derrigor osasuntsu esan nahi... Hori guztia, bideoan dago ikusentzungai.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]