“Elikadura osasungarriaren izenean zer kontsumo mota egiten ari garen aztertu beharko genuke”

  • Zer da dieta osasuntsu bat? Galdera hori egin dio Egonarria saioko aurkezle Eli Pagolak Leire Udaberi. Udabe Lakari proiektuko kidea da: bertako elikagaiak eta elikagai ekologikoak saltzen dituzte Zarauzko dendan, eta asteko otorduak antolatzeko Jaki tresna garatu dute.


2024ko martxoaren 21ean - 09:29
Azken eguneraketa: 10:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Leire Udabek dieta eta elikadura zer diren bereizi ditu: "Elikadura osotasun bat da, modu kontziente batean egiten dugun prozesu bat. Horren barruan dieta zatitxo bat da, eta zentratzen da gure gorputzean sartzen ditugun mantenu gaietan bakarrik. Elikadura osasungarria hori baino zabalagoa da, akaso bada ere nola bizi garen, jaten ditugun elikagai horiek nondik datozen, elikagaiak kalitatezkoak al diren, seguruak diren, elikatzen ari garen momentuan lasai ari garen jaten edo estresatuta...".

Hemen ikusentzun daiteke elkarrizketa osorik:

Erakundeek "elikadura osasuntsua" diote, herriak elikadura burujabetza behar du

Eli Pagolak galdetu dio ea elikadura osasuntsuak jaten duenarentzat bakarrik izan behar duen osasungarri, edo baita ere izan behar duen elikagaiak ekoizten dituenarentzat (Hegoalde Globala aipatu du), Lurrarentzat... Udabek, horri erantzunez, "elikadura osasuntsua" eta "elikadura burujabetza" bereizi ditu: "Elikadura osasungarriaz baino, elikadura burujabetzaz hitz egin behar genuke, komunitate batek elikagaiak ekoiztu eta lurra antolatzeko eskubideaz hitz egiten duelako. Eta hortik egingo bagenitu planak, irakurketak eta praktikak, nik uste beste osotasun bat  hartuko lukeela. Elikadura burujabetza agenda politikoan ez dagoenez, orokorrean administrazio publikoak erabiltzen duena 'elikadura osasungarria eta jasangarria' da eta kito. Elikadura burujabetzak beste bustitze bat eskatzen duelako azkenean, lurraz eta hainbat gauzez hitz egin behar dugulako. Orduan, elikadura osasungarriaren barruan, askotan ez da hitz egiten tokikotasunaz, edo garaian garaikoa kontsumitzeaz... Elikadura osasungarria mugatzen da zer mantenugai ari garen zehazki ahoratzen momentu konkretu batean".

Elikadura burujabetza agenda politikoan sartu behar dela nabarmendu du: "Euskal Herri burujabe batera begira, elikaduraren ekoizpenean minus handi batean gaude, eta horren barruan sartzen dut elikadura osasungarria. Eta zailtasun handia dugu, aurrera begira hori planifikatzeko. Bagaude hainbat proiektu kontzientziatuta, agroekologian ere ari dira hainbat pertsona, baina gero zein dira baldintzak? Baldintzak bermatu behar dira eta eztabaida handi bat eman beharko genuke: zer nahi dugun ekoitzi, nola, zeinentzat...? Elikadura guzti hori denontzako eskuragarri izatea izan beharko luke helburu. Egun uste dut elikadura osasungarria lortzeko klase sozialak ere eragin handia duela. Batzuek ez daukate elikagaiak aukeratzeko eskubiderik ere, ezin dute. Herri mailako hausnarketa eta plangintza behar dira, gai hau indibidualizatzetik aldendu behar da. Gizarte osoaren ardura da".

Adibiderako, Lakarin bertan daukaten eztabaida edo "inkoherentzi eta kontraesana" azaldu du: "Haziek gatz mineraletan eta bitaminetan izugarrizko propietateak dauzkate, eta ados, dendarako ekartzen ditugu chia haziak, liho marroia, sesamoa... Horiek Asian ekoizten dira, AEBetan edo Hego Globalean. Ematen du chia katilukada bat hartu behar dugula eta horrekin osasuntsu jarriko garela... uf, nik uste erabat desbideratzen ari garela. Honek egingo gaitu osasuntsu, bai, baina nola eta zer baldintzetan ekoitzi da (pertsona horiek nola daude), zer eragin dauka hori ekoizteak, hori hona ekartzeak?... hori ere agian elikadura osasungarriaren barruan sartu beharko genuke. Elikadura osasungarriaren izenean zer kontsumo mota egiten ari garen ere aztertu beharko genuke eta guk oraindik ez dugu ebatzi, gure proiektuaren baitan bagaude kontraesan horretan, egia esan".

Elikatzea indibidualizatu den prozesu kolektibo hori

Gogoetarako beste gai bat pausatu du Udabek: "Iruditzen zait ekonomia kapitalista edo global hau eramaten ari gaituela dieta edo elikadura oso modu indibidualean kudeatzera. Oso modu pertsonalera eramaten ari gara, agian ez ditugu gauza batzuk partekatzen... eta nik uste lehen bagatozela bestelako kultura batetik: elkarrekin bazkaltzen genuen, janaria prestatzerakoan denontzako zen... horretan ere sozialki zer aldaketa ematen ari garen, elikadura ulertzeko moduan edo elikadura kontsumitzeko moduan, izugarria da".

Erakundeen aldetik ere elikadura osasungarria oso modu pertsonalean lantzen dela adierazi du: "Esango nuke, ardura gehiegi botatzen zaigula pertsona moduan eta planteamendu kolektiboak egin beharko zirela. Adibidez, eskola jangeletan eraldaketak egin nahi dira, jangeletan elikadura osasungarria sustatzeko, eta niretzat oso adibide interesgarria da, elikaduraren gaia komunitate batean txertatzen delako eta elkarrekin lantzea sortzen duelako".

Dendako mostradore atzetik, azken bost urteetan erosketak egiterakoan aldaketa handia nabaritu dutela kontatu du: "Belozidadean, pin-pan. Nire buruarengandik hasita, uste dut horretan bide okerrean goazela. Nahiz eta momentu batean ahora eramaten dudana osagaietan osasungarria izan, osotasunean hartzen baldin badugu, uste dut asko daukagula pentsatzeko, gure eguneroko denboraren kudeaketa zein den eta elikadurari zenbat eskaintzen diogun: sukaldean egoteari, prestatzeari... Nik uste hor dagoela gako handiago bat, denbora guztian begiratzen egon beharrean 'gaur hartu dudana, proteinaz ongi dago...' nik uste beste gauza batzuk begiratu behar ditugula gehiago". Sukaldean aritzeko momentua sozializatzeko eta ezagutzak transmititzeko gunea izan dela ere nabarmendu du: "berriketan egoteko lekua... iritsi gara bakarrik bazkaltzera 15 minutuan, tupper batean... Hor hamaika gauza galtzen ari gara". Sozializazio eta ezagutzen transmisio horretan emakumeek jokatutako papera balioan jarri du.

Artikulu hau elkarrizketa interesgarri baten laburpena baino ez da. Mintzatu dira, baita ere, gorputzari entzuteaz, gorputzen aniztasuna kontuan izateaz, obesitateaz eta lodifobiaz, argal egoteak ez duela derrigor osasuntsu esan nahi... Hori guztia, bideoan dago ikusentzungai.


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude