Elektrizitatearen merkatuan urgentziazko esku-hartzea iragarri du Europar Batasunak

  • Elektrizitatearen merkatuan egiturazko erreforma bat egiteko lanean ari direla eta urgentziaz esku hartuko dutela ohartarazi du Europar Batasunak. Energia ministroak bilduko dira iraila hasieran.

Argazkia: @vonderleyen

2022ko abuztuaren 30ean - 07:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europako energia merkatuan aldaketak egingo dituzte datozen asteetan, hala iragarri du EBko presidente Ursula Von der Leyenek. Aldaketak eztabaidatzeko bilera berezia deitu dute irailaren 9an, estatuetako Energia ministroen artean. “Elektrizitatearen prezio igoera azkarrak azaleratu ditu egun dugun merkatu ereduaren mugak”, adierazi du Von der Leyenek, eta horri egin nahi zaio aurre.

Iragarpena datorren uneotan, MW-ordu bakoitzeko 1.000 euroko muga gainditu du lehenengo aldiz elektrizitateak Alemanian, Von der Leyenen herrialdeak.

Estrategia berri bat aldarrikatu du presidenteak: “Errusiak xantaiarako duen ahalmena neutralizatu behar dugu, ekintzarako dugun gaitasuna indartu eta dugun botere ekonomikoa erabili, arauetan oinarritutako ordena mantentzeko eta zabaltzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!