El Vallenc astekariak jarraitzen du elkartasuna jasotzen Guardia Zibilaren miaketa jasan ondoren

  • El Vallenc astekariak jarraitzen du mundu osoko elkartasun erreakzioak jasotzen, joan den larunbatean Guardia Zibila bere erredakziora sartu ondoren, erreferendumarekin lotutako informazioa eta paperen bila.


2017ko irailaren 11n - 16:16
Hilaren 9an sartu zen Guardia Zibila El Vallenc astekarian. (Arg.: El Vallenc) Hilaren 9an sartu zen Guardia Zibila El Vallenc astekarian. (Arg.: El Vallenc)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El Vallenc aldizkaria Bartzelonako Vallés eskualdeko tokiko aldizkaria da eta miaketak haserre handia ekarri du Kataluniako gizartean: alderdi, elkarte eta agintarien gehiengo oso handiaren erreakzioa oso kritikoa izan da Guardia Zibilaren jarduerarekin. Carles Puigdemont lehendakaria, Carme Forcadell legebiltzarreko lehendakaria edota Ada Colau Batzelonako alkateak gogor kritikatu dute miaketa. Julian Assange Wikileakseko arduradunak ere “onartezintzat” jo zuen berau.

Forcadellek ere Twiterrez jaurti zuen bere elkartasun mezua:

Euskal Herritik ere eragile askok salatu dute partehartzea, El Vallenc-etik azpimarratu dutenez, haien artean Ibarretxe lehendakaria eta Arnaldo Otegi EH Bilduko buruzagia. Ibarretxe: "Gaur inoiz baino gehiago Kataluniarekin nago. Salbuespenezkoa ez da demokrazian jardutea, berau debekatzea baino".

Kazetarien eta hedabideen elkarte ugarik salatu dute miaketa eta erakutsi diote elkartasuna hedabideari, partehartzea adierazpen askatasunaren aurkakotzat joz, besteak beste Kazetarien Elkarte, Prentsa Editoreen, Aldizkarien eta Hedabide Digitalen Elkarteen Federazioa. Espainiako Estatutik ere elkartasun mezu ugari jaso dituztela azpimarratu dute astekaritik, horien artean Podemoseko Pablo Echenique eta Iñigo Errejonek.

Atzerriko hedabide ugarik jaso dute albistea, horien artean AEBtako Washington Post egunkari ezagunak.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.