Alvaro Romero frankista, Jesus Longueira Espainiako Poliziako agente ultraeskuindarra eta Martin Saenz de Ynestrillas enpresari ultraeskuindarra Donostiako Club Cantabrico elkarte gastronomikoan egongo dira hilaren 23an, Longueirak idatzitako ETA, ni olvido ni perdón liburua aurkezten. SND argitaletxe ultraeskuindarrak argitaratu du liburua, eta, hain zuzen ere, editore lanak egin ditu Romerok. Ynestrillasek, aldiz, hitzaurrea idatzi du.
1891n sortutako Club Cantabrico elkartea Donostiako elkarte baztertzaileetako bat da, emakumeek ezin baitute bazkide izan, eta danborradan ez dute danborrik edo upelik jotzen; ateratzen diren emakume gutxiek beste rol batzuk hartzen dituzte –banderaduna, kantinera, eta halakoak–. Elkartearen webgunean oraindik ez dago iragarrita ekitaldi ultraeskuindarra, baina argitaletxeak berak iragarri du dagoeneko.
SNDk, gainera, gorroto mezuekin iragarri du ekitaldia. Argitaletxearen arabera, aurkezpena “aukera paregabea” izango da "talde hiltzailearen ia 1.000 hildakoei omenaldia egiteko, are gehiago gaur egun, garrantzirik gabeko gatazka gisa aurkeztu nahi dutenean”. Gainera, argitaletxe ultraeskuindarrak dio ekitaldia Donostian izateak “garrantzia bikoitza” duela, “talde terroristaren sorlekua delako”.
Martin Saenz de Ynestrillas, falangista
Falangista ezaguna da Martin Saenz de Ynestrillas, besteak beste, Falange Española alderdi ultraeskuindarraren eta ADÑ koalizio ultraeskuindarraren hautagaia izan baita. Sare Antifaxistaren arabera, 2007an eta 2008an ere Donostian egon zen Saenz de Ynestrillas, eta “erantzun antifaxista” izan zen hirian. Memoria Demokratikoaren Legearen aurka idatzi du hitzaurrea falangistak, lege horren, Espainiako Gobernuaren, EH Bilduren eta ERCren aurkako gorroto mezu ultraeskuindarrak zabalduz.
Romerori dagokionez, SND argitaletxeko editorea da, eta argitaletxe horrek argitaratutako liburuen zerrenda ikusi baino ez da egin behar, euren ildoa ikusteko. Frankismoa goraipatzen duten liburuak dira nagusi, besteak beste, Romerok berak koordinatutako Franco. Memoria imborrable (2021). ÑTV hedabide ultraeskuindarrean ere lan egiten du Romerok, eta, hain zuzen ere, berriki, Longueira elkarrizketatu du hedabide horretan. Club Cantabricon aurkeztuko duten liburuaren harira egin zuten elkarrizketa, eta, besteak beste, autoreak generalísimo deitu zion Francisco Franco diktadoreari, eta esan zuen EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik espetxean jarraitu beharko lukeela.
Liburua Euskal Herriko gatazkako bake prozesuaren aurkakoa da, eta ultraeskuinaren kontakizun faltsua goraipatzea du helburu. Ildo horretatik, Romerok elkarrizketa horretan “Euskadiren eta Espainiaren arteko gerra” gisa definitu zuen gatazka, eta esan zuen “Euskadik irabazi” duela.
Ynestrillastarrak, sendi ultraeskuindarra
Ynestrillas historikoki Espainiako ultraeskuinarekin eta tradizio militarrarekin lotuta egon den abizen bat da. Martinen herenaitonak, Ramon Saenz de Inestrillasek, hirugarren karlistaldian borrokatu zuen, Carlos Borboikoaren alde. Ramonen seme eta Martinen birraitona Ricardo Saenz de Inestrillas y Pardo Espainiako armadako Infanteriako ofizial izan zen, eta haren seme Alfredo Saenz de Ynestrillas (Martinen aitona) falangista izan zen eta 36ko gerran borrokatu zuen, Francoren alde.
Alfredoren semea eta Martinen aita, Ricardo Saenz de Ynestrillas Martinez, Espainiako Legioan aritu zen, besteak beste, eta Espainiako Gobernuaren aurkako konspirazioan aritu zen hainbatetan. Hain zuzen ere, Operacion Galaxia estatu kolpe saiakeran parte hartu zuen 1978an, Antonio Tejerorekin batera. Gerora, Tejerok eman zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea –otsailaren 23an egingo dute Club Cantabricoko liburu aurkezpena–. Besteak beste, Espainiako Gobernuko agintarien aurkako bonba bidezko eraso saiakera batean parte hartzea ere leporatu zioten 1985ean. Hurrengo urtean, 1986an, ETAk hil egin zuen.
Hiru seme izan zituen Ricardo Saenz de Ynestrillas Martinezek: Ricardo, Martin eta Jesus Saenz de Ynestrillas Perez. Ricardo ultraeskuindar ezaguna da, besteak beste, Alianza por la Unidad Nacional alderdia sortu zuelako, ezker abertzalearen aurkako hainbat ekintza paramilitarretan parte hartzeagatik epaitu eta absolbitu zutelako –besteak beste, Josu Muguruzaren erailketarengatik–, Gibraltarren bost eguneko kartzela zigorra ezarri ziotelako Morisco gazteluan Espainiako bandera jartzeagatik, eta, Espainiako Auzitegi Gorenak zazpi urteko espetxe zigorra ezarri ziolako, 1997an pertsona baten aurka tiro egiteagatik, pertsona horrek kokaina saldu nahi izan ez ziolako.
Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.
Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]