ARGIA.eus

2020ko urriaren 01a

Ekitaldi eta ikuskizunen sektoreak mobilizazio eguna deitu du urgentziazko neurriak eskatzeko

  • Sektoreko profesionalak eta enpresak batzen dituen Alerta Gorria mugimenduak ostegunerako mobilizazioa deitu du. “Muturreko” egoera bizi dutela salatu eta urgentziazko neurriak eskatu dizkiote Espainiako Gobernuari.

ARGIA @argia
2020ko irailaren 14a
Abuztuan Bilbon mobilizatu zen sektorea. Argazkia: @igoiz17 (AraInfo).

Prentsa igorritako manifestuan sektoreak ekonomian garrantzi handia duela dio Alerta Gorria mugimenduak (Espainian, BPGren %3,8), baina beste sektore batzuekiko menpekotasun handia duela, hala nola kultura edo kirola. “Horren ondorioz, ikuskizun eta Ekitaldien sektoreak betidanik bizi ditu egiturazko ahulezia eta segurtasun juridiko eza”, dio manifestuak. Osasun krisiak aurretik zeuden arazoak sakondu ditu, besteak beste sasoika eta jarraikortasun gabe egiten delako lan askotan, egoera “muturrekoa” izatera heldu arte. Ehunka familia lanik gabe geratzeko arriskua dutela ziurtatu du Alarma Gorriak.

Mobilizazioak Bilbon eta Gasteizen

Ostegunean, hilak 17, estatu osoan deitu den mobilizazio egunarekin bat egin du mugimenduak Hego Euskal Herrian. Momentuz Gasteizen eta Bilbon mobilizazioak izango direla jakinarazi dute. Helburua Espainiako Gobernua interpelatzea da, “datozen asteetan sektore honen biziraupena bermatzeko urgentziazko neurriak hartzeko, eta berorren beharrak aztertuko dituen mahai sektoriala berehala sortzeko”.

Neurri zehatzak

Larrialdiari erantzuteko neurri zehatzak proposatu ditu Alerta Gorriak. Aldarrikapen nagusiak sektorea “gehien kaltetutakoan artean” sartzea da, esaterako turismoarekin egin den bezala, eta “erakunde publikoen ekitaldien eta kultura agenden berraktibatzea, batez ere tokiko administrazioena”. Autonomo eta enpresentzat diru laguntzak eskatu dituzte ere, “beti ere aurreko urtearekin alderatuta irabaziak %50 gutxitu dituztela egiaztatuz gero”, BEZ murriztua ezartzea, edo ICO kredituak luzatzea. Horiez gain, bestelako neurriak eskatu dituzte autonomo, enpresa eta besteren kontura aritzen diren langileentzat.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Kultura

Kultura kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude