“Ejerzitorik ez” liburuan Nafarroako kontzientzia eragozpenaren historia jaso du Pedro Oliverrek

  • Nafarroan 70 eta 80ko hamarkadetan indartu zen kontzientzia eragozpenaren historia jaso du Pedro Oliver historialariak, gaur aurkeztu duten Ejerzitorik ez liburuan.


2022ko otsailaren 8an - 10:20
Azken eguneraketa: 11:42
Erdian Pedro Oliver liburuaren egilea, ezkerrean duela Josemi Gastón Nafarroako Memoria Institutuko zuzendaria, eta eskuinean Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Memoriaren Institutuak sustatutako ikerketa du oinarri liburu honek. Bertan jasotzen da kontzientzia eragozpenaren mugimenduak Nafarroan izan zituen genesia eta garapena.

Liburuak hamabi kapitulutan, gai hauek aztertzen ditu: lehen sei kapituluek azaltzen dute 60ko hamarkadan nola izan zen kontzientzia eragozpenaren sorrera eta eman zituzten lehen urratsak, non egiten zituzten bilkurak eta nola joan zen antolaketa estatuko gainerako taldeekin koordinatzen, MOC siglen inguruan. Hurrengo sei kapituluek azaltzen dute nola joan zen mugimenduaren oinarria zabaltzen, nola batu zen ezkerra eta nola joan ziren tokian tokiko taldeak sortzen, adibidez, Sakanako Talde Antimilitarista. Liburuak intsumisioaren ateetan uzten du kontakizuna, zeina nagusi izango zen 90ko hamarkadetan.

Kontzientzia Eragozpenaren eta Intsumisioaren Artxibo Historikoa

Liburuaren oinarrian dagoen ikerketa Pedro Oliverrek berak eta Bruno Lópezek egin dute eta liburuaz gain, beste emaitzarik ere ekarri dute. Nafarroako Kontzientzia Eragozpen eta Intsumisioaren Mugimenduen Artxibo Historikoa sortzea, adibidez (webgunea honetan dago erabilgarri). Horrez gain, mugimendu honen ahozko memoria ere kontsultatu daiteke webgune honetan, zeinak biltzen dituen elkarrizketa kolektiboak.


Antimilitarismoa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Koipea

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.