Ehunka lagunek salatu dituzte Antsoaingo eraso sexistak

  • Ostiraletik larunbaterako gauean bi emakumeri egin zieten eraso Antsoaingo jaietan. Komunikabideek zabaldu dutenez, adingabeak ziren biak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 19an - 08:55
Argazkia: Topatu.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Festa giroan gertaturiko beste bi eraso sexista salatu dituzte asteburu honetan. Oraingo honetan, Antsoainen. Ostiraletik larunbaterako gauean egin zieten eraso bi emakumeri, eta komunikabideek zabaldu dutenez, adingabeak ziren biak.

Erasoak salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten igandean Antsoaingo plazan, herri mugimenduak eta udaletxeak batera deituta. "Ezetza beti ezetz" dela gogoratu zuten, baita erasoak  "jendarte patriarkalari doakion matxismoaren erakusle" direla ere.

Albistea Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Sexismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.