EH Bildu ERC eta BNG alderdiekin joan liteke Europar Parlamentuko hauteskundeetara

  • Lau aldiz bildu dira jada hiru alderdietako kideak. EH Bilduk bere biltzarrean aurkeztuko du asmoa, abenduaren 14ean. “Estatuaren errepresioaren aurrean herriak elkartzea funtsezkoa” dela azpimarratu dute.

Gorka Peņagarikano @gorkap34
2018ko azaroaren 26a
Argazkia: Naciodigital.cat

EH Bildu euskal ezkertiar indar ezberdinak elkartuta sortu zen, eta posible litzateke gaur egun Bruselako Parlamentura Espainiako Estatuko zenbait alderdik osatutako koalizio bat bezala aurkeztea. Horretan dihardute EH Bilduko, ERC-ko eta Bloque Nacionalista Galegoko kideak. Lau aldiz bildu dira jada, eta lan-ildo bera jarraitzen dutela esan dute. Ikusteke dago ea sigla euskaldunek, katalanek eta galiziarrek bat egingo duten.

Abenduaren 14an koalizio abertzalearen biltzar nagusia egingo dute Donostian. Bertan aurkeztuko dute aurrez aipatutako biekin batzeko proposamena, Gara-k jaso duenez. Bestalde, aukeren barruan sartzen da Espainiako datorren hauteskundeetara ere elkarrekin aurkeztea.

Azaroaren 18an Donostian izan ziren ordezkari katalanak, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri-galdeketetan. Joan Tardá ERCko kideak argi utzi zuen “beharrezkoa” dela herrien elkartze bat, Espainiako Estatuaren “errepresioaren” aurrean. Hiru alderdien negozioazioak ere “bide onetik” doazela jakitera eman zuen. Bestalde, posiblezko koalizio horren burua egun espetxean dagoen Oriol Junqueras izan litekeela zabaldu da.

2014an, milioi bat boz

Ez litzateke lehen aldia EH Bildu BNG alderdiarekin batzea. 2014ko Europako hauteskundeetan batera aurkeztu ziren, Espainiako gainerako beste zenbait alderdi txikiagoren laguntzarekin. Guztira 326.464 boz lortu zituzten; eserleku bat. ERC aldiz, alderdi katalan txikiekin batera aurkeztu eta 630.072 boz eskuratu zituzten, bi eserleku.

Balizko koalizio honek beraz –2014koa oinarritzat hartuz–, milioi bat boto lortuko lituzke. Hiru eserleku izango lirateke, edo agian lau –Brexit-a dela-eta, Espainiar Estatuak 54 eserlekuren ordez 59 izango lituzke–.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Europako Parlamentua  |  ERC  |  EH Bildu  |  Independentismoa  |  BNG

Europako Parlamentua kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-06 | Guaixe .eus
AHTren kontrako mezua Bruselara eraman dute

Araba eta Nafarroan proiektatu dituzten Abiadura Handiko Tren (AHT) egitasmo berrien aurkako plataforma herritarren ordezkaritza bat Bruselan dago, Sakanako tren sozialaren aldeko taldeko kideak barne. Europako Parlamentuko agintariekin informazio eta aldarrikapenak elkartrukatzea da asmoa.


2019-01-18 | Iņigo Igartua
Politika fiskaletan genero-diskriminazioari amaiera ematea eskatu du Europako Parlamentuak

Zerga-ordainketa banakakoa izatea eta emakumeen higienerako produktuen BEZa kentzea proposatu dute eurodiputatuek.


2019ko Europako hauteskundeak: aukera ederra euskal politikarentzat

Gaur egun politikari zentzua ematea ez da gauza erraza, ez da inoiz erraza izan. Hain azkar eta arin bizi garen gizartean gauzei, ekintzei, pentsamenduei zentzua, koherentzia ematea ezinezko ere badela esango nuke. Zer esan, bizi dugun gizartea bera fribolitatera eta artifizialtasunera bideratuta dagoenean, eguna joan eguna etorri, komunikabideetatik jasotzen dugun mezuengatik.


Francisco Franco fundazioa debekatzeko eskatu dio Europako Parlamentuak Espainiako gobernuari

Faxismoarekin eta nazismoarekin loturiko mehatxu oro legez kanpo uztea du helburu ostegunean onartutako mozioak.


Europako Parlamentuak egile-eskubideak zorrotzago babesteko urratsa eman du

Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.


2018-07-12 | Arabako Alea
Martxoaren 3ko gertakarien aitortza galdegingo dio Europak Espainiari

Justizia Ministerioari elkarte memorialistak eskatutako gutuna helaraztea adostu du Eskari Batzordeak.


2018-05-31 | Guaixe .eus
Estrasburgon badute Altsasuko auziaren berri

Europako Parlamentuko hiru taldek gonbidatuta Altsasuko Gurasoak taldeko bi kidek auziari buruzko argibideak eman zituzten.


2018-01-18 | Zero Waste Europe
Europako Parlamentuak agindu du etetea zabor nahasiz elikatutako erraustegientzako diru-laguntzak

Asteazkenean, 17, Europako Legebiltzarrak Energia  Berriztagarrien Zuzentaraua ekonomia zirkularrari egokitzea bozkatu du; horretako zorroztu ditu zabor eta hondakinak energi ekoizpenerako erabiltzeko irizpideak. Horrela Parlamentuaren osoko bilkurak berretsi du joan den azaroan ITRE batzordean erabakitakoa. Euskal Herrian, Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiaren etekin ekonomikoetan izanen du eragina.


2017-11-27 | Unai Brea
OMEk kantzerigenotzat duen glifosato herbizidaren baimena bost urtez luzatuko du Europak

Europako Batzordeak 2022. urtearen amaierara arte eta baldintzarik gabe luzatuko du glifosatoaren baimena, EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordean (SCoPAFF) estatu kideek horren alde bozkatu eta gero. Eurolegebiltzarrak eskatua zuen bost urte barrurako erabat debekatzea 2015ean kantzerigenotzat sailkatutako konposatua.  


Zabalgarbiri diru-laguntzak kentzea eztabaidatuko du Europako Legebiltzarrak asteartean

Azaroaren 28an Europako Parlamentuko ITRE Industria, Ikerketa eta Energiaren batzordeak bozkatuko du zabor nahasi/errefusentzako diru-laguntzak Europar Batasunaren Zuzentarau berritik kanpo uztea. Honek bete-betean harrapatuko luke Bizkaiko Zabalgarbi erraustegia. ZWE Zero Waste Europek salatzen du Bilboko erraustegiak erakusten duela argien nola energia berriztagarrientzako diru-laguntzak desbideratzen diren negozio zikin baina etekin handikoen eskuetaraino.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude