EH BAIk Zigor Garroren kanporaketa salatu du

  • Zigor Garro euskal preso politiko ohiaren aurkako prozesua abiatu dute, eta Frantziako Estatutik kanporatuko dute. EH BAIk salatu egin du erabaki hori, egungo osasun larrialdi egoeran mota horretako kanporaketa bat “ulertezintzat” jotzen duelako, eta euskal preso politiko ohiek eskubide zibil eta politiko guztiak izatea aldarrikatzen duelako.


2020ko maiatzaren 4an - 11:42
Zigor Garro preso politiko ohia Frantziako Estatutik kanporatuko dute. Argazkia: Oarsoaldeko Hitza.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroan geratu zen aske Zigor Garro preso ohi oreretatarra. Ordutik Hendaian bizi da, baldintzapeko askatasuneko erregimenean. Orain, ordea, bere aurkako prozesua abiatu dute, eta horrek bere kanporaketa bultzatuko du.

EH BAIk komunikatua kaleratu du kanporaketa salatuz. Alde batetik, gaur egungo osasun egoera tarteko, horrelako kanporaketak gauzatzea onartzen ez dutelako. Gehitu dute duela hilabete batzuk Zigor Garroren defentsak lurralde debekua behin betiko altxatzeko eskaera egin bazuen ere oraindik erantzunik ez duela jaso.

Beste alde batetik, preso politiko ohia eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea aldarrikatu dute, baita Euskal Herri osoan libreki mugitzeko eskubidea izatea ere.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.