2026ra arteko EH Bai-ren proiektu politikoa eta egituraketa berria erabakiko dituzte, Baionako Elkarteen Etxean. 24 orriko dokumentua izango dute eztabaidagai eta bozkagai. "Aitzina goaz, un projet pour le Pays Basque" [Aitzina goaz, proiektu bat Euskal Herriarentzat] izena jarri diote hitzorduari.
Herriz herri 30 bat bilera eginik larunbatean, azaroaren 26an, eginen du bere lehen kongresua EH Bai koalizio abertzaleak. Hitzordua 08:30ean jarri dute Baionako Elkarteen Etxean. Azken hilabeteetan marraztu, moldatu, mamitu proiektu politikoa eta egituraketa berria bozkatuko dituzte. Antolatu duten lehen kongresua "une garrantzitsutzat" jo dute koalizioko militanteek.
Zehazkiago, bozkatzekoa den proposamenean aliantzek garrantzia handia dute, Anita Lopepe eta Ibai Agirrebarrenak Kazeta.eus-i eskainitako elkarrizketan irakurri daitekeenez: "Alde batetik, 'karrikako ekintza' deitzen diogun ildoa dago eta hor parioa egiten dugu mugimendu sozialetan parte hartzea eta bultzatzea. Hots, aliantza ahal den zabalena bilatzea hobesten dugu. Beste aliantza eskema hauteskundeena litzateke. Gure buruari anbizio handiagorekin jokatuz garaipena lortzeko helburua emanen diogu. Hori erranda, hauteskunde bakoitzaren arabera EH Bai-k beharko ditu hautuak egin". Bi aldeen artean "osagarritasuna" bermatu nahiko lukete. Instituzioetan egon nahi dute, ahal bezainbat eta horretarako aliantzak dauzkate tresna eraginkor gisa. "Zuzendaritza berriak aski fite beharko du gogoetatu nola izanen garen, baldintza onenetan ahal den eta herri gehienetan gobernatzeko eta, ondorioz, gure pisua emendatzeko Euskal Elkargoan", Lopeperen hitzetan. 2026ko herri hauteskundeei begira dira jadanik., Enbata-ko L´institution au coeur du congrès d´EH Bai frantsesezko artikuluan ondokoa irakurri daiteke: "Azken urteetan ezagutu den garapenak hautetsien kopurua biderkatu du eta, beraz, mugimendu abertzalea erantzukizun instituzional berrien aurrean jartzen du. Hori ez da egin behar lan ideologikoaren kaltetan, ez eta ere mugimenduak beste sektore batzuekin parteka ditzakeen borroka sektorialen kaltetan":
2017an Euskal Hirigune Elkargoa sortu izana begi onez baloratu bazuen ere, urrats bat harago joateko beharra sentitzen du EH Bai-k, eta gerora ere, horren alde jarri nahi lituzke indarrak. Hain zuzen, Enbata-ko artikuluan irakurri daitekeen bezala, "ezkerreko abertzaleak egitura honen lortzeko borrokaren lehen lerroan egon badira ere, ez delako inoiz lurraldearen aldarrikapena izan, 2011az geroztik askotariko eragile sozial eta politikoak estatutu bereziko lurralde elkargo baten sorreraren aldarriaren barruan batzen zirelako".
Horrez gain, euskararen aitortza, azterketak euskaraz pasatzearen aldarria, presoen etxeratzea, zein espekulazioaren kontrako mugimendua... hainbat gaik babes sozial zabala daukatela eta, hori guztia "burujabetzaren" markoaren barruan kokatu nahi luke EH Bai-k, hots, "herri izaeratik" bideratuz. Hala ere, Kazeta.eus-i zehaztu diotenez, ez dute burujabetzaz gehiegi eztabaidatuko: "Edonola ere, ez dugu denbora gehiegi emanen kontzeptuari buruz eztabaidan, gehiago behar delako logika horren alde egin, eta gure apustua da proposatzen dugun jendarte eraldaketa eremu guztietara iristea. Ez diogu beldurrik pragmatismoz jokatzeari"
2007an juntatu ziren EH Bai koalizioaren barruan Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta Eusko Alkartasuna alderdiak. Hamabost urtez hainbat borroka eramanik, eta instituzioetan garapena ezaguturik, egituraketa berria adostuko dute larunbateko kongresuan. Duela egun batzuk plazaratu zen Abertzaleen Batasunak desegitea erabaki duela, indar guztiak EH Bai-n emateko gisan. Jakina denez, egitura berrian alderdi abertzale bakoitzaren ordezkaritza bermatzea ez da gehiago baldintza izanen.
Kongresura gomitatu dute Frantziaren menpe diren nazioen ordezkaritza zabala: Kanakiako ministro Mickael Forrest, Polinesiako diputatu Tematai Le Gayic, Bretainiako UDB alderdiko Lydie Massard, Okzitaniatik David Grosclaude, Region et Peuple Solidaire federazioko zuzendari Peire Costa eta Korsikatik François Alfonsi.
Ipar Euskal Herriak dituen militante nekaezin horietarikoa dugu Peio Dufau: ofizioz tren gidaria, CGT sindikatuan buru belarri inplikaturikoa, Bake Bidean dinamikan engaiatua eta alabari Wolfram sindromea izeneko eritasun arraroa atzeman ziotenaz geroztik izen bereko elkartean... [+]
Frente Herritarrak irabazi ditu hauteskunde legegileak Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian, Peio Dufau izanen delarik diputatu heldu diren urteetan. Bozen %36,28 bildurik, 27 117 bozekin, historiako lehen diputatu ezkertiar abertzalea izanen da. Haren gibeletik,... [+]
Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko– EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]
Hendaiatik Miarritzera eta Larresorotik Sarara hedatzen den seigarren hautesbarrutian, EH Baiko hautagai bat izanen du Fronte Herritar Berriak.
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.
EH Bai alderdiak herri orotan etxe hutsen eta bigarren etxebizitzen kopurua argitaratu du, herrietako sarreretan zenbait seinale ezarrita. Zuberoan bigarren etxebizitza eta etxe hutsen proportzioa %24,81ekoa da eta Larraine herriak du bigarren etxebizitzen kopururik handiena:... [+]
Frantziaren menpe segitzen duten hainbat herrietako alderdi independentista banak adierazpena izenpetu dute Corte-n (Korsika) urtero egiten diren Ghjurnate di Corti topaketa independentisten baitan.
Prozesua irailean hasiko da eta urrian zehar Ipar Euskal Herriko herri ezberdinetan eginen dituzte bilkurak "denen parte hartzea bultzatzeko" asmoz. Azaroaren 26an izanen da Kongresuko biltzar nagusia, Baionako Glain elkarteen etxean.
Macronen koalizioa izan da bozkatuena Ipar Euskal Herrian: Ensemble-Majorité Présidentielle. Bigarrena NUPES ezkerreko aliantza izan da. EH Bai hirugarren geratu da eta ez du lortu bigarren itzulira ordezkaririk igortzerik. Hala ere, nabarmen egin du gora 2017ko... [+]
Frantziako legebiltzarreko bozendako hautagaiek ostirala dute azken epea izena ofizialki emateko Paueko prefeturan. Ipar Euskal Herria eta Biarnoa batzen dituen laugarren hautesbarrutian, sei hautagaik jadanik jakinarazi dute diputatu izan nahi dutela. EH Bai alderdiaren... [+]
Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan aurkezten da ezkerreko koalizio abertzalea. Egoitz Urrutikoetxea izanen da 4. hautesbarrutiko hautagaia, Terexa Lekunberri duela ordezko; 5. bozka eremuan Mathilde Hary, Sylvain Aime duela ordezko; eta 6. eremuan Peio Dufau, ondoan... [+]
Nafarrako ekitaldi jendetsuetan eta aisialdiko establezimenduetan beharrezkoa izango da ziurtagiria. EAEn, Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu du eta Espainiako Auzitegi Gorenak datorren astean erabakiko du pasaportea ezartzea baimendu ala ez. Ipar Euskal Herrian txertoaren... [+]
Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik zazpitan lehiatuko dira ezkerreko abertzaleak ekainaren 27an: Hendaia Hegoko Itsas Bazterra izenekoan (lehen indarra atera da EH Bai, botoen %29,3 lorturik); Donibane Lohizunen (bigarren, %39 eginik); Bidaxune-Amikuze-Oztibarren... [+]
Berriz ere hauteskundeak dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hautesleek ekainaren 20an eta 27an. Departamenduko eta eskualdeko kontseilariak izendatuko dituzte. Abertzaleei dagokienez, EH Bai koalizioa bakarrik departamendurako aurkezten da eta EAJk erabaki du... [+]