Zorigaitzeko arrazoi batek bultzatuta, egun ederra bizi izan du Kataluniako independentismoak. Erreferendum bat antolatzeagatik, ehun urteko espetxe zigorrak banatu dituzte buruzagi kataluniarren artean, baita erbestean dagoen Puigdemonten burua berriro eskatu ere. Hala ere, herritarrek 2017an Espainiako Estatuaren aurka jokatu zuten pultsua berreskuratzen hasi direla erakutsi dute.
Astelehena izan arren, dozenaka milaka herritar kaleetan, ehunka ekimen herrialde osoan zehar: errepide mozketak, manifestazioak, AHTa geldituta Gironan, kontzentrazioak poliziaren eta gobernuaren egoitzen aurrean, ikasleen grebak, eta El Prat nazioarteko aireportua blokeatuta. To. Ez da egun batetik bestera antolatutako erantzuna izan. Hilabeteak egin dituzte atzo ematen hasitako erantzuna prestatzen, Espainiako Estatuarekin aurrez aurreko talka berriz ere. Konplexurik gabe.
2017ko urria ahaztezin egin zuten elementuetako asko sentitu ditugu berriz ere Bartzelonako nazioarteko aireportuan. Gihar kolektiboa eta arriskuak hartzeko erabakimena, ilusioa, umorearen erabilera –Madrileko epaiketan eraso biolentoen erreminta bilakatu ziren kroketak eta Fairya, “non dago farola?” etengabe abestu zuten Hispanitate Eguneko parakaidista gogoan, baita apropiazio kulturala eginez “a por ellos” kantuak ere manifestarien artean irribarre gaiztoa eraginez–. Batasuna eta konplizitatea sentitu ditugu, independentismoa hainbeste denboran aldarrikatzen bai, baina praktikatu ezinean aritu izan den hori. Eta hori mugimendu herritarrek gidatu dute nagusiki. Materia grisa gainezka ikusi dugu: antolakuntza eta diziplina, irudimena eta iniziatiba propioa. Desobedientzia gehiengo sozialaren hautu natural bihurtua ikusi dugu, poliziaren aurrean kikildu gabe. Potentzial pedagogiko handiko eguna, autoformazio desobedienterako ariketa praktiko intentsiboa, arrastoa utziko du zalantzarik gabe. Ez da egunero nazioarteko aireportu bat blokeatu eta ehundik gora hegaldi bertan behera uztea lortzen.
Maisutasunez egindako teknologiaren erabilera (200.000 lagunetik gora ekintza politikora zuzendutako Telegram kanalean), komunikazio estrategia oso finak (diskurtsoen indarra Espainiako Estatuaren injustizian jarriz, ez-biolentziaren aterkipean ekimen desobedienteak erabat zilegiztatuz), ekimenaren tempoen kudeaketa, gatazkaren nazioartekotzea (aireportuaren blokeotik abiatu eta komunikatua Pep Guardiolaren ahotsean BBCn emateraino). Borroka honetan sinesten dute kataluniar askok, eta hori nabaritzen da.
Kasualitatea ala ez, TV3 kate publikoak duela astebete Hong Kongeko matxinadari buruzko erreportajea emititu zuen, besteren artean azalduz han nola blokeatu zuten aireportua, edo mugikorreko aplikazioen bidez nola antolatzen ziren.
Duela bi urteko “dena da posible” giro berezi horretara hurbildu gara ordu batzuez. Praten egindakoa ez da txikikeria. Edonola ere, helburuak are anbiziotsuagoak dira. “Hilabeteetan eta urteetan” luzatuko den ildo desobediente masibo ez-bortitza ireki nahi du Tsunami Democràtic ekimenak. Ez da erronka makala. Hain urrunera jo gabe, sententziaren aurkako dinamika pil-pilean mantendu nahi du gutxienez astebetez independentismoak.
Estatuak hartuko duen jarrera ere hor dago. Bide bortitzenetik jotzea arazoa izan daiteke... edo jauzi altuagoa egiteko euste-puntua. Zer edo zer ondorioztatu bazuten independentistek urriaren osteko “porrotetik”, estatuaren indarra eta bortizkeria hori erabiltzeko prestutasuna gutxietsi zutela da. Ez du ematen akats bera egingo dutenik orain. Baina horrek ez du Espainiako Estatuaren kolpe gaitasuna kamusten, eta izugarria da. Lehen protesta honetan dozenaka izan dira zaurituak eta lagun batek begia galdu du. Marlaska barne ministroak publikoki adierazi du Tsunami Democráticen atzetik dabiltzala inteligentzia zerbitzuak. 155 berri baten aukera ez da baztertzekoa.
Asteazkenean Askatasunaren Martxak abiatuko dituzte eta ostiralean helduko dira Bartzelonara, greba orokorra deitu duten egunean. Tsunamiak deialdi berriak iragarri ditu. Eutsiko ote diote Kataluniako herritarrek astelehenean hain altu jarritako langari? Gaindituko ote dute? Praten behintzat, herritarren aurpegiek eta jarrerek onena heltzear dagoela iradokitzen zuten. Herri hau askatasunaren alde ari da borrokan, eta hori giroan nabari da.
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.