Egin zaitez ARGIAkoa, umorez eta maitasunez azalduta

  • Elkartasunean oinarritutako ARGIAren harpidetza eredua azaltzeko bideoa egiten hasi ginen, urte amaierako kanpainarako, proiektu honetan gabiltzan kazetarion eta lankideon artean. Bidean, gure arteko kontraesanak, zalantzak, zailtasunak eta korapiloak agertu dira, eta hau da atera zaiguna. Nola egin ARGIAkoa, umorez eta maitasunez azalduta.


2022ko abenduaren 22an - 13:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urte amaierak ez du albiste pozgarririk ekarri administrazioaren eskutik, gurea bezalako komunikazio proiektuentzat. Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro banatu ditu hedabideen artean, COVID19aren pandemiak eragindako kalteei aurre egiteko ez-ohiko deialdian, eta berriz ere ARGIA kanpoan geratu da. Baina gure proiektuak aurrera jarraitzen du –Durangoko Azokan sentitu genuen zuetako askoren berotasuna–, eta ez dugu umorerik galdu.

ARGIAk urte amaierarako harpidetza kanpaina jarri du martxan, eta barruko zalantzak, zailtasunak, kontraesanak eta korapiloak erakutsi ditugu pantailan, umoretsu, ironiaz, gure komunitateari ARGIA babes dezan gonbita egiteko. Kazetaritza independentea bultzatzeko komunitatearekiko dependentzia azpimarratzea, ez al da kuriosoa eta pentsatzekoa? Hemen dituzue bideo guztiak ikusgai.

Urrutira joan gabe, lehendik ere ARGIAren baloreak ondo ezagutzen dituen jendea da proiektu honekin bat egitera animatu nahi izan duguna, azken batean jendearen babesarekin lortzen delako kazetaritza independentea egitea eta ekonomikoki ere komunitateko kideen diru-ekarpena baita ARGIAren sostengu nagusiena. ARGIAko kiderik gabe ezin izango genuke urte amaierara arte iritsi, ezin izango genuke duela 25 urte interneterako jauzia eman, edo BTN bezalako podkastak egin; honek guztiak ez luke zentzurik zuek gabe, beraz, eskerrik asko bihotz bihotzez.

Hiru Damatxoko lagunek egin dituzte bideo-spotak, eta kazetariok eta langileok jarri gaituzte aktore-lanetan. Horrela, etxeko ateak ireki eta barrua ahalik eta modu naturalenean erakusteko aukera izan dugu. Noski, ahaztu gabe harpidetza kanpaina dela: aprobetxatu dugu ARGIAren harpidetza eredu berezia modu sinple eta ahalik eta ulergarrienean azaltzeko. Egungo testuinguru sozial eta ekonomikoarekin bete-betean datorren halako eredu bat, elkartasunean oinarritzen dena, eta besteak beste, euskara ofizial ez den tokietan euskara ikasten ari direnei aldizkaria doan bidaltzea bezalako ekimenak ahalbidetzen dituena.

Hortaz, oraindik proiektu honen parte ez bazara, argiago ezin esan: egin zaitez ARGIAkoa!

Besarkada bat ARGIA egiten dugun guztion partez!


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA
Genozidioa, joko-arau guztiak lehertu diren garaian

Keinuak, keinuak eta keinuak. Bukatzen ari den mundu baten azken dardarizoen tankera izan dezaketen keinuak. 

Nazio Batuen Erakundeak “genozidio” hitza erabili zuen palestinarren aurkako sarraskia definitzeko. Kanta aleluia: erdi ebatzita geratu da azken bi... [+]


2025-09-17 | ARGIA
ARGIAren jarraipen berezia Donostiako Zinemaldiari

Beste urte batez, ARGIA komunikabidea bertatik bertara ibiliko da munduko zine jaialdirik ezagunenetakoan, Donostiako Zinemaldian, ostiral honetan hasi eta hurrengo larunbatera arte. Fokuen azpian ibiliko diren filmei ez ezik, apalago igaroko direnei begira ere ipiniko gara, eta... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude