EAJk Madurori "berehala" kargua uzteko eskatu dio, eta Guaidok har dezala agintea

  • Juan Guaido presidente izatea eta “bidezko” hauteskundeak, libreak eta unibertsalak, egitea nahi du EAJk. Nicolas Madurori kargua uzteko eta oposizioarekin hitzartzeko eskatu dio.


2019ko urtarrilaren 25an - 09:43
Irudian Andoni Ortuzar, EBBko burua

Euzkadi Buru Batzarrak patxada, elkarrizketa eta adiskidetasuna aipatu du. Dena den, Nicolas Madurori “lehenbailehen” kargua uzteko eskatu dio, era baketsuan, eta momentuz izanda ere, Guaidok har dezala botere exekutiboa. Venezuela trantsizio labur baten beharrean daudela esan dute, eta egoera “delikatu” honetatik irtetean “bidezko” hauteskundeak –demokratikoak, libreak eta unibertsalak– deitzea beharrezko ikusi dute.

“Autoritarismoari aurre”

Venezuelako indar demokratiko orori dei eginez, adostasunaren bidetik Maduroren “autoritarismoari aurre” egiteko animatu ditu EAJk. Venezuela “krisi humanitario suntsitzaile” batean sartuta dagoela eta demokraziara bideratutako programa bat adostu behar dutela esan du. Horretarako, patxada, elkarrizketa eta adiskidetasuna beharrezko direla esan du EBBk.

Iñaki Anasagasti (EAJ): “Jendilaje batzuk dira”

EAJren alderdikide eta Espainiako senatari ohia, Venezuelan gertatutakoa –Guaidoren estatu kolpea– hobesteko Bilbon eginiko kontzentrazio batean egon zen asteazkenean. Jaiotzez venezuelarra da Anasagasti, eta Maduro eta Maduroren jarraitzaileei zuzendu zitzaien “jendilaje” izatea egotziz. “Maduro, inguraturik zaude”, esan zuen bozgorailuarekin.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude