ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 25a

EAJ eta Rajoyren gobernua akordiora iritsi dira: pentsioen igoera, aurrekontuak erraztearen truke

  • EAJk iragarri duenez, Espainiako Gobernuak onartu du pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea 2018an eta 2019an, aurreikusita zegoen pentsio minimoen %3ko igoeraz gain.

ARGIA @argia
2018ko apirilaren 25a
Aitor Esteban diputatu jeltzaleak eman du akordioaren berri (argazkia: EAJ).

Gainera, 2023ra arte atzeratuko litzateke "jasangarritasun faktorea" deiturikoa, 2019an indarrean sartzekoa zena. Beste zenbait neurri ere adostu dituzte, adibidez, %56ra igoko dela alargun geratzeagatik pentsioa jasotzen dutenen oinarri erregulatzailea; eta hurrengo urtean oinarri hori %60raino igotzea.

Trukean, Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak azaldu du bere taldeak kontra bozkatuko duela Rajoyren aurrekontuei jarritako osoko zuzenketa guztietan.

Joan den ostiralean eman zuen EAJk gaurko erabakia etor zitekeela adierazten zuen urratsa: Espainiako Gobernuaren aurrekontuei osoko zuzenketarik ez ziela jarriko iragarri ondoren, jeltzaleen hurrengo mugimenduaren zain zegoen prentsa guztia.

Asteazkenean iragarritakoak asko leuntzen dio bidea PPri, Espainiako Estatuan indarrean jarri nahi dituen aurrekontuek aurrera egin dezaten.

Ostegun honetan bozkatuko dira Kongresuan Rajoyren exekutiboak aurkeztutako kontuei jarritako osoko zuzenketak. Sei dira guztira, eta EAJrekin Rajoyri zenbakiak ateratzen zaizkio: 175 ordezkariren babesa izango luke osoko zuzenketak atzera botatzeko –PP, Ciudadanos, UPN, Coalición Canaria, Foro Asturias eta EAJrenak–, oposizioko indarren beste 175en kontra –PSOE, Unidos Podemos, ERC, PDeCAT, Compromis eta EH Bildu–. Hiru botaziotan berdinketa gertatuko balitz, PPren aurrekontuek aurrera egin ahalko lukete.

Kataluniako egoerak dirudi EAJren eta PPren arteko erabateko elkar ulertzean geratzen den azken pieza, baina ostegun honetako tramitea gaindituta, aurrekontuek bizirik eutsiko dute maiatzaren 22tik aurrera. Epe hori da muga Katalunian presidentea aukeratzeko marra gorria. Inbestidura horrekin, 155. artikulua kenduko litzateke eta EAJk posible izango luke aurrekontuen babesari buruz esandakoari eustea –alegia, ez zuela Rajoy babestuko 155. artikulua Katalunian indarrean zegoen bitartean–.

Estebanek adierazi du asteartean Mariano Rajoyk eta Andoni Ortuzar bildu ostean onartu dela planteamendua.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Espainiako aurrekontuak 2018  |  EAJ  |  PP  |  Pentsioak

Espainiako aurrekontuak 2018 kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude