EAJ eta 155. artikulua: jeltzaleak aurrekontuen balantzan

  • Aurrekontuak mahai gainean daude, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainiako Estatuan. 155. artikuluaren aplikazioak eta oro har, Kataluniako prozesuak aurrekontuen afera baldintzatu du.


2017ko urriaren 31n - 16:19

“Begiratu iezaiozu PSOEri Estatuko aurrekontuak onartzeko”, hitz hauekin erantzun dio EAJk Alderdi Popularrari 155. artikuluaren aplikazioa onartu ostean, eldiario.es egunkari digitalak jaso duenez. Kataluniako autonomia interbenitu du Madrilek eta hauteskundeetara deitu du. Aurrekontuak onartzeko EAJren orain arteko laguntza galdu duela dirudi gaur-gaurkoz.

Aurrekontuak ez dira Madrilen onartu behar soilik. Euskal Autonomia Erkidegoan ere hasi dituzte aurrekontuak adosteko negoziazioak. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak esan zuen ez zuela nahi Kataluniako gaiak EAEko aurrekontuetan eragitea, baina ez da erraza izango.

Orain arte aldebiko estrategiari heldu dio EAJk, hau da, Madrilen jeltzaleek laguntzen zioten PPri aurrekontuak aurrera ateratzen eta EAEn alderantziz. Madrilek Kataluniaren inguruan hartutako erabakiak ordea, guztiz baldintzatu du EAJren jarrera. EAJren esanetan Espainian gehiengo berri bat sortu baita, “155. artikulua aplikatzen dutenena”. Antón Damborenea PPko eledunak EAJri ohartarazi dio “EAE ez da uharte isolatu bat, Katalunia ez den bezala”. Eta beraz, PPk EAEko aurrekontuak onartzeko marra gorri batzuk jarriko ditu.

Jeltzaleak, 155aren aurkako manifestazio deialditik kanpo

Aurreko ostegunean manifestazio bateratu baterako deialdia egitekotan ziren Euskal Herriko gehiengo sindikal eta politikoa 155. artikuluaren aurka. Agerraldi hori bertan behera geratu zen, Urkulluren bitartekaritzak izango zuen zerikusirik. Azkenean astelehen arratsaldean egin zuten larunbaterako manifestazioaren iragarpena, baina, aurreko astean deialdiaren parte bazen ere, EAJk erabaki zuen deitzaileen zerrendatik kanpo geratzea.

Aurrekontuak onartzeko prozesuan murgilduta dago EAJ, eta agian Kataluniarekiko jarrera aldatzeko eskatu diote batzuek aurrekontuak onartzearen truke. Bestela zaila da ulertzen, duela hilabete Gure Esku Dagorekin eta EH Bildurekin batera erreferendumaren aldeko manifestaziora deitzea eta orain ordea, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako manifestaziotik kanpo geratzea. Aurrekontuen balantzan murgilduta dago EAJ.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako aurrekontuak 2018
2018-06-17 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta.


2018-06-07 | Juan Mari Arregi
Hitz emandakoa konplitu dezatela

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak bere ibilaldia hasi du Mariano Rajoyk ezarritako Estatuko Aurrekontu Orokorrek lotuta. Uda ondorenean, baina, 2019koak aurkeztu beharko ditu. Horregatik, komeni da duela hilabete aurkeztu zituen bere plan alternatiboak... [+]


2018-05-24 | Miren Osa Galdona
EAJk PPren aurrekontuak babestu osteko haserrea, hamar txio esanguratsutan

EAJk PPren gobernuaren aurrekontuak babestu ditu "erantzukizunez" jokatu duela iritzita. Konstituzioko 155. artikuluak Katalunian indarrean jarraitu bitartean Rajoyren aurrekontuak ez zituela onartuko berretsi izan du behin baino gehiagotan alderdi jeltzaleak. Hautsak... [+]


2018-05-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuaren aurrekontuen alde bozkatzea erabaki du EAJk

EAJko zuzendaritza batzartu egin da asteazken honetan, eta Euzkadi Buru Batzarrak jakinarazi duenez, erabaki dute Espainiako Kongresuan dituzten bost diputatuek aldeko botoa ematea Rajoyren Gobernuaren aurrekontuei.


2018-05-23 | ARGIA
Espainiako Gobernuko aurrekontuak, EAJk zer bozkatuko baldintzatuta

Espainiako Gobernuko aurrekontuak bozkatuko dituzte gaur Madrilen, eta horiek onartzeko ezinbestekoa dute EAJren babesa. Jeltzaleek ez dute bozkatuko dutenaren berri emanen azken momentura arte.


Eguneraketa berriak daude