Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi du bere alderdiak asmoa duela lehenbailehen eta banan-banan biltzeko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako taldeekin, “gobernu sendo eta egonkorra” osatze aldera. “Akordiorako hipotesi guztiak zabalik” daudela esan dute jeltzaleek.
Ortuzar bera eta Iñigo Urkullu izango dira EAJren ordezkariak bilera horietan, EBBk adierazi duenez. Gobernua ahalik eta arinen osatzea da jeltzaleen asmoa, eta horregatik aste honetan bertan hasi nahi lukete beste alderdiekin hitz egiten, agendek horretarako aukera emango balute.
“Orri zuria eramango dugu bileretara, eta iraganeko aurreiritziek ez dute prozesua baldintzatuko”, esan du Ortuzarrek hauteskundeen biharamunean EBBk egindako bileraren ostean. “Egonkortasuna eta gobernagarritasuna” lehenetsiko dituela gaineratu du.
Era berean, Ortuzarrek adierazi du EAEko hauteskundeetan lortutako emaitza onek ez dutela EAJren jarrera aldaraziko Espainiako Gobernuaren osaketari dagokionez, eta eutsi egingo diotela Mariano Rajoyri emandako ezezkoari.
[EGUNERATZEA, 19:01]: EAJren prentsa bulegoak bilera egutegia zabaldu du. Jeltzaleak hilaren 29an batuko dira EH Bildurekin, 30ean Elkarrekin Podemosekin, urriaren 3an PSE-EErekin, eta 4an PPrekin.
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.
[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]