EAEko hauteskundeak aurreratuko dituzte? Ortuzarrek ez du aukera baztertzen

  • Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Andoni Ortuzar EAJko EBBko buruzagiak adierazi du logikoena EAEko Legebiltzarreko hauteskundeak 2020an egitea litzatekeela, baina ez dio aterik itxi bozak aurreratzeko aukerari.


2019ko maiatzaren 08an - 12:54
Andoni Ortuzarrek Radio Euskadin adierazi du ez dela baztertzekoa EAEko hauteskundeak aurreratzea.

Jeltzaleen buruak azaldu du “planto” bat gertatuko balitz, “mahai gainean dauden gaietan aurreratzea ezinezko egiten duena”, hauteskundeak aurreratu daitezkeela.

Ortuzarren ustez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parlamentuko oposizioak ez dauka une honetan Urkulluren exekutiboari aurre egiteko indar nahikorik, baina Jaurlaritzaren “kreditu soziala” gutxitu nahian ari dira. Eta hauteskunde aurrerapenak EAJri mesede egingo liokeela ere uste du, apirilaren 28ko Espainiako bozek utzitako emaitzak ikusirik.

Izan ere, gaur egun Lakuako gobernuan dauden alderdiek gora egin zuten pasa den hilabeteko hauteskundeetan eta Unidas Podemos eta PPren beherakada kontuan hartuta, antzeko emaitza batzuek EAJ-PSE formula indartuko lukete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude