E28 koordinadorak beraien aldarrikapenen merkantilizazioa salatu eta mobilizatzera deitu du

  • Bi manifestu plazaratu ditu asteartean E28 koordinadorak. LGTB+ kolektiboko emakumeen borroka gogoratzen du lehenengoak; ekainaren 28ko ekitaldien merkantilizazioa salatzen dute bigarrenarekin.

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 27an - 10:25
E28 koordinadoraren barruko taldeetako ordezkariek irakurri dituzte manifestuak

LGTB+ kolektiboaren harrotasunaren eguna da ekainaren 28a, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna, eta bere aldarrikapenak kalera aterako ditu E28 koordinadorak, Bizkaiko LGTB+ talde, mugimendu eta elkarteak batzen dituen plataformak. Ostegunean bertan, 20:00etan, manifestazioa egingo dute Bilboko Zabalburu plazan, eta herritar guztiei dei egin diete bertaratu eta eguneko aldarrikapenarekin bat egitera.

Bestetik, ekainaren 29an, ostirala, egitarau berezia antolatu dute Bilbon bertan. Arratsaldeko 18:00etan, Zazpi Katu gaztetxean, Las Kapritxosas taldeak Ba al dago lekurik? ikuskizuna eskainiko du. 20:30ean, Bilborocken, Bixa travesty dokumentala proiektauko dute eta, gauean, Zazpi Katu gaztetxean, LGTB+ jaia egongo da, DJ eta guzti.

Bilbon harrotasunaren lehenengo manifestazioa egin zela 40. urteurrena beteko den honetan, E28 koordinadorak LGTB+ aktibosmoan dabiltzan emakumeak gogoratu nahi ditu. Manifestu baten bidez, urteotan guztiotan emakumeek egin duten borroka eskertu eta ikusgai bihurtzea da asmoa. Elkarrekin aurrerapen handiak egin dituztela gogoratu dute, baina oraindik asko dagoela egiteko azpimarratu.

Lesbofobiak, bifobiak eta transmisoginiak eragiten duten indarkeria salatzen du manifestuak. Trans emakumeek jasandako eraso gogorrak gogoan hartzen dituzte testuan, batez ere arrazializatutako trans emakumeen kontrakoak. Gainera, emakumeak barik, mozorrotutako gizonak direlakoan, mespretxua jaso dute.

Emakume lesbianak eta bisexualak be aipatzen ditu manifestuak. Gizonen eta heterosexualitatearen ikuspegia ezarri eta euren nortasuna ukatu izan zaie, eta nahi ez dituzten hartu-eman afektiboak izatera behartu dituzte. Eskubide sexual eta ugalketa-eskubideen aldeko borrokan ere buru-belarri dabiltzala ohartarazten du manifestuak. Zisheteropatriarkatuari aurre egiteko lanean, LGTB+ emakumeak elkartzeko deia egiten du, baina bakoitzaren bizipenetatik abiatuta.

Horretaz gan, bigarren manifestu bat ere publiko egin du E28 koordinadorak, ekainaren 28ko nazinoarteko aldarrikapenak azken urteotan hartu duen norabideari kritika egiteko. Izan ere, koordinadorak salatu duenez, erakundeek beraien intereserako erabiltzen dute LGTB+ harrotasunaren eguna, eta sistema kapitalista eta merkantilistaren tresna bihurtu dute.

Manifestuak garbi uzten du gauza bat: "gu ez gara dirua egiteko makinak, gure borroka antikapitalista da". Merkatu neoliberalaren barruan, arerio izatetik interes izatera pasatu da LGTB+ mugimendua, sistemak hortik etekina atera ahal duela ikusi duelako. Pinkwashing izeneko estrategia munduko gobernu handiek erabiltzen dutela salatu dute. Hau da, itxuraz LGTB+ aldarrikapenen alde agertzea, giza eskubideen beste urraketa batzuk estaltzeko.

E28 koordinadorak salatu duen jokaera hori bertara ere heldu dela ohartarazi dute, Bilbao Pride delako programa da horren adibide nagusia, erakundeek bultzatua. Ostadar koloreko alfonbraren azpian erratza pasatzea omen da hori. Beraien aldarrikapenen merkantilizaziorik ez dutenez onartzen, E28 koordinadorakoek Zabalburuko manifestaziora joateko deia egin dabe.

Albiste hau Bizkaiek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude