Durangoko Azoka. Abenduak 11ko egitaraua


2005eko abenduaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Goizez Paper tailerra. X. Euskal Dendan. Ordutegia: goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 21:00etara. (Durangoko Merkatu plazan) Goizez Sinadurak: - Urtzi Ihitza "Euskararen Jatorria Aurkitua" liburua. Lemuria - Joan Mari Irigoien "Komunista.com" "Odolean neraman" Elkar - Xabier Mendiguren Elizegi Elkar 11:30 Andolin Eguzkitzak eta Maitena Etxebarriak idatzitako "Hizkuntzalaritza orokorra: arazoak eta ikuspegiak" liburua eta Ignacio Carrera eta Imanol Garciak egindako "Legutiano aldeko euskera" izeneko liburuak aurkeztuko dira. 12:30 Hitzaldia azokako aretoan. "Euskera, Jesulagundia eta Jesulagunak". Txema Auzmendi. 12:30 Kalejira Azokan zehar. Kriskitin dantza taldeak antolatuta. 13:00 BERRIA Krosaren sari banaketa. Plateruena Kafe Antzokian. 13:15 Kalejira X.Euskal Dendan. Kriskitin dantza taldeak antolatuta. Arratsaldez Gazta tailerra. X. Euskal Dendan. Ordutegia: goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 21:00etara. (Durangoko Merkatu plazan) Arratsaldez Sinadurak: - Urtzi Ihitza "Euskararen Jatorria Aurkitua" liburua. Lemuria 17:00 UNESCO Etxearen liburu aurkezpenak. "Hizkuntzen mundua. Munduko hizkuntzei buruzko txostena" eta "Europako Hizkuntzak". 18:30 "Nafarroa historiaren hariak" liburuaren aurkezpena. Bixente Serrano Izko egilearekin batera, Patxi Larrion historialaria ere egongo da. 20:00 Kontzertua Plateruena Kafe Antzokian. Korrontzi.

Azkenak
2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-29 | Hala Bedi
Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Gutxienez zazpi migratzaile hil dira, Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude