Dosier didaktikoa osatu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, greba feministari begira

  • Ikasleekin lantzeko liburuxka prestatu dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo eta Hezkuntza lan ildoek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 26an - 17:02

Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan heteropatriarkatuaren ondoriez jabetzeko eta zaintzaren berrantolaketa erdigunean jartzeko zenbait ariketa proposatu dituzte dosier didaktikoan. Zehazki, etapa bakoitzeko hiruna ariketa planteatu dituzte, baita hezitzaile edota gurasoentzako gomendioak bildu ere.

Ikusi dokumentua PDFan lotura honetan.

Albiste hau Aiaraldeak idatzi du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude