Donostian ikasteko pisu bila? Presta zaitez hilean 400 euroraino ordaintzeko

  • Iraila-ekaina bitartean pisuen alokairua 1.000 euro ingurukoa da Donostian. Antigua eta Amara dira eskaera gehien dituzten auzoak: lehena unibertsitateetatik gertu dagoelako eta bigarrena alokairuaren prezioagatik.


2018ko abuztuaren 29an - 10:29

Donostia da ikasle gehien jasotzen dituen hiriburua. Izan ere, Basque Culinary Center, EHUko campusa, Deustuko Unibertsitatea eta Nafarroako OPUSeko unibertsitateak daude Gipuzkoako hiriburuan, baita Musikene goi mailako musika zentroa ere.

Antigua auzoa da eskaera gehien dituena EHU-ko campusarekiko gertutasunagatik. Gainera, bizitza egiteko auzo hoberena dela diote Noticias de Gipuzkoarrekin hitz egin duten ikasleek, alokairua garestiena den arren. Horregatik Amara Berri indarra hartzen ari da ikasleen artean, alokairu baxuak dituelako.

Ikasle gehienek ekaina eta uztaila bitartean lotzen dute hurrengo urteko pisua baina urtero egoten da baten bat abuztu bukaeran pisu bila dabilena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude