Iraila-ekaina bitartean pisuen alokairua 1.000 euro ingurukoa da Donostian. Antigua eta Amara dira eskaera gehien dituzten auzoak: lehena unibertsitateetatik gertu dagoelako eta bigarrena alokairuaren prezioagatik.
Donostia da ikasle gehien jasotzen dituen hiriburua. Izan ere, Basque Culinary Center, EHUko campusa, Deustuko Unibertsitatea eta Nafarroako OPUSeko unibertsitateak daude Gipuzkoako hiriburuan, baita Musikene goi mailako musika zentroa ere.
Antigua auzoa da eskaera gehien dituena EHU-ko campusarekiko gertutasunagatik. Gainera, bizitza egiteko auzo hoberena dela diote Noticias de Gipuzkoarrekin hitz egin duten ikasleek, alokairua garestiena den arren. Horregatik Amara Berri indarra hartzen ari da ikasleen artean, alokairu baxuak dituelako.
Ikasle gehienek ekaina eta uztaila bitartean lotzen dute hurrengo urteko pisua baina urtero egoten da baten bat abuztu bukaeran pisu bila dabilena.