Donostian Falangisten elkarretaratzearen aurka kalera atera diren herritarren kontra oldartu da Ertzaintza

  • Elkarretaratzea egin dute sei falangistak Donostian, "ETAko biktimen omenezko lore eskaintza bat" egiteko. Jarkik ekitaldiaren aurka mobilizatzeko deia egin du, eta hainbat gazte bertaratu dira, "faxismoaren aurrean Euskal Herri langilea antolatu" lemapean.

Ekitaldi falangistaren aurka mobilizatu dira hainbat gazte Donostiako Alderdi Ederren. Argazkia: Jardun

2023ko otsailaren 24an - 09:54
Azken eguneraketa: 10:55

Sei falangistak elkarretaratzea egin dute ostegun arratsaldean Donostian, eta Jarkik deituta hainbat pertsonak ekitaldiaren aurka egin dute, "Faxismoaren aurrean Euskal Herri langilea antolatu" lemapean. Ertzaintzak ultraeskuindarrak babestu ditu, eta antifaxisten aurka oldartu da. 

Gutxienez Ertzaintzaren sei furgoi bertaratu dira Alderdi Ederrera, eta zintaz banatu dituzte faxistak eta antifaxistak. Tentsio uneak izan dira Poliziaren eta mobilizazio antifaxistaren artean. Behin ekitaldia amaituta, Ertzaintzaren babespean egin dute alde falangistek.

ETA, ni olvido ni perdón liburuaren aurkezpena

Hasiera batean, ETA, ni olvido ni perdón liburua aurkeztekoak ziren Donostiako Club Cantábrico elkartean, SND argitaletxeak antolatuta. Gerora, ekitaldia Bilboko Ercilla hotelera lekualdatu zuten, ondoren Leioako La Avanzada hotelera, baina azkenean ez dute liburuaren aurkezpena inon egiterik izan, Jardunek azaldu duenez. Ekitaldi horiek bertan behera gelditu aurretik, Jarkik liburuaren aurkezpenean ere mobilizatzeko deia egina zuen, baina aurkezpenik ez denez izan, elkarretaratzeak ere bertan behera utzi dituzte. Azkenik, Alderdi Ederren "ETAren biktimen omenezko lore eskaintza" baino ez dute egin falangistek.

Martin Saenz de Ynestrillas falangista, Alvaro Romero frankista eta Jesus Longueira Espainiako Poliziako agente ultraeskuindarrak egin behar zuten liburuaren aurkezpena. Donostiako Udalak "probokaziotzat" jo zuen ekitaldia: EH Bilduk aurkeztu zuen adierazpena bozeramaileen batzordean, eta alderdi guztiek alde bozkatu zuten, PPk izan ezik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude