Hiru atxilotu eta zauritu ugari etxerik gabeko pertsonek bizileku gisa okupatuta zuten eraikinean Ertzaintza sartu ostean

  • Donostiako Moraza kalean bizileku gisa okupatuta zeukaten eraikina hustu du Ertzaintza asteazken goizean. 45 gazte migrante zeuden bertan bizitzen. Denak kaleratu dituzte eta hainbat lagun zaurituta daude Ertzaintzak eraikinaren barnean emandako kolpeen ondorioz. Hiru atxilotu dituzte, Irutxuloko Hitzak informatu duenez. Ondoren, berriro sartzen utzi diete gainontzeko guztiei.


2019ko ekainaren 05an - 11:33
Zauritu ugari eragin ditu Ertzaintzak eraikinaren desalojoan. (Argazkia: Iñaki Agirre / Irutxuloko Hitza)

10:30 inguruan joan da polizia Donostiako erdigunean dagoen Moraza kalera. Bizilagunen kexa baten harira joan dira, Irutxuloko Hitzari esan diotenez. Udaltzainek kalea moztu dute eta Ertzaintza eraikinean sartu da. Inongo momentutan ez dute desalojo agindurik erakutsi, eraikinaren barnekoei laguntzera joan direnek salatu dutenez.

El Diario Vascok informatu duenez, iskanbila izan da barruan. Hainbat lagun borra-kolpeka zauritu dituzte, eta sei ertzain ere zauritu dira operazioan. Ertzainen azalpenak jaso ditu egunkari horrek: "Bi pertsona gure gainera etorri dira eta ertzainei eraso egingo zietela mehatxu egin digute". 17 eta 20 urteko bi pertsona horiek atxilotu egin dituzte, autoritatearen aurkako atentatua egotzita.

ARGIAk barruan bizi den tentsioaren erakusle den bideo bat jaso du.

Bertan izan da Irutxuloko Hitzako kazetari Iñaki Agirre. Informatu duenez, hainbat pertsona zauritu dituzte eraikinaren barnean borra kolpeka. Hiru atxilotuta eraman dituztela dio.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-05-21 | Diego Delgado | CTXT
Familia zaurgarriak eta pisuak bankuen esku: hori da okupazioaren errealitatea

Desinformazio mediatikoak eta propaganda politikoak alerta jo dute existitzen ez den arazo baten gainean: edonor sar daitekeela zu bizi zaren etxera eta okupatu. 180 aldiz posibleagoa zu etxegabetua izatea, zure etxe barruan norbaitekin topo egiteko baino.


2024-05-14 | Hala Bedi
Gasteizko Alde Zaharreko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude