Donostiako Itxas Gain zentro autogestionatua berriro hutsik geratuko da

  • Donostiako Itxas Gain zentro sozial autogestionatuko kideek astelehenean utzi beharko dute eraikina. 2014ko martxoan hamaika urte hutsik zeramatzan etxea okupatu zuten zenbait gaztek.


2015eko ekainaren 15ean - 09:36
Itxas Gain zentro autogestionatua astelehenean utzi beharko dute (Argazkia: Ixas Gain)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Denbora horretan guztian hainbat ekimen egin dituzte: eskultura tailerrak, kontzertuak eta truke azokak, besteak beste. Espazioa oso handia da, eta bere garaian EHUk Gizarte Laneko ikasketak eskaintzen zituen bertan.

Itxas Gaineko asanbladak argitaratutako adierazpenean salatu dute Yeregi enpresak martxoan demanda zibila  jarri zuela zentro autogestionatuaren aurka. Auzia Yeregi eta Itxas Gaineko kideen arteko akordio baten bidez konpondu da, epaia galduz gero gazteek 23.000 euroko isuna jasotzeko arriskua baitzuten. Itxas Gaineko kideek gaur utzi beharko dute eraikina, kostuei aurre egiterik ez dutelako.

Azken asteetan gune autogestionatuko kideek kaleratzearen inguruko hausnarketa ugari egin dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude