Donostiako Alde Zaharreko gaztetxeak negoziazio mahaia eskatu dio udalari

  • Larunbateko prentsaurrekoan adierazi zutenez, Donostiako Alde Zaharreko gazteek astelehenean formalizatu dute eskaera.

Donsotian okupatutako eraikina (Argazkia:@AZgaztetxea)

2018ko irailaren 10ean - 12:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irailaren 10 honetan zortzigarren eguna beteko dute Orixe zaharra okupatu zutenetik. Auzoaren arazo nagusiena auzotarrek garatu nahi dituzten proiektuetarako espazio falta dela salatu dute. Arazo gehiago ere azaleratu dituzte: “Zarata, etxebizitza duinerako irismen falta, aisialdi guztia drogen kontsumora bideratzea eta turismo basatia”, besteak beste.

Arazo horiei irtenbidea eman asmoz, hainbat saiakera egin dituzte gune autogestionatuak sortzeko. 2011n Uxotegi gaztetxea sortu zuten, baina okupazioa bertan behera utzi zuten eta espazio hura gaur egun SanseBay hotelaren hedapena bilakatuko da. Aurten beste bi saiakera egin dituzte Abuztuak 31 eta Aldamar kaleetan, eta “biak bortizki desalojatuak” izan zirela salatu dute.

2014an, halaber, orain Alde Zaharrean okupatua dagoen eraikinean auzo etxea sortzeko prozesua hasi zuten Auzo Elkarteak eta udalak. Oposizioak aldiz, proiektua bertan behera utzi zuen hezkuntzarako erabilera emango zitzaiolakoan. Lau urteren ondoren “usteltzen” jarraitzen duela adierazi dute gazteek.

“Auzolanaren bitartez herriari guztiz irekita dagoen proiektu bat eraikitzen hasi gara” adierazi zuten eta auzotar zein donostiar orori deia zabaltzen diote bertara gerturatzeko.

Larunbatean emandako prentsaurrekoa:

 

 

 


Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.