Donostia tentsio handiko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak

  • Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.


2025eko maiatzaren 15ean - 08:10
Azken eguneraketa: 14:38
Donostiako etxebizitza ugari, atzean Illunbe dutela. Joseba Parron San Sebastian / Irutxuloko Hitza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak ofizialki izendatu du Donostia tentsio handiko eremu. Datorren uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE). Hego Euskal Herriko hiru hiriburuetatik lehena da izendapen hori lortzen. Hiru urteko indarraldia izango du, eta, horri esker, hainbat politika publiko aplikatu ahal izango dira, merkatuaren disfuntzioak zuzentzeko eta etxebizitza eskaintza handitzeko.

Izendapenaren aurkezpena gaur goizean egin dute Donostiak Udaletxean, eta han izan dira Eneko Goia alkatea eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua. Herritarren kezka nagusietako bati egiturazko erantzun bat emateko erakundeen arteko konpromisoa irudikatu dute.

“Tentsio handiko eremu izendatuta, udalerriak beste tresna bat gehiago izango du eskura etxebizitzaren arazoari aurre egiteko; donostiarrei gehien kezkatzen dien gaietako bat da. Espero dugu neurri honek lagunduko digula hirian alokairu merkatuko prezioak egonkortzen”, nabarmendu du Goiak. Gaineratu duenez, “ezinbestekoa da beste batzuk ere aktibatzea, hala nola tipologia ezberdineko etxebizitza publikoen sustapen berriak martxan jartzea, hirian bizi diren eskatzaileen kopuruari erantzun zabala emateko”.

Alkateak gogoratu du Donostiako Udala dela “aspalditik etxebizitza publiko berria sortzeko finantza ahalegin handiena egiten ari dena”, eta etxebizitza horiek eraikitzeko zorra 150 milioi euro ingurukoa dela. “Gainera, udala da hiriko hainbat tokitan alokatu daitezkeen 2.000 elementu baino gehiagoren jabe, eta etxebizitza publikoaren parkea handitzeko lanean ari da gaur egun”.

Etxebizitzaren arazoaren aurre egiteko “inplikatuta” dago Donostia, Goiak ziurtatu duenez, “baina gehiago egin behar da”. Ildo horretatik, gogorarazi duenez, “gaur egun hirian 1.200 etxebizitza berri inguru ari dira eraikitzen hiriko hainbat tokitan, hala nola Lorategi Hiria, Añorga eta Infernua guneetan, eta laster onartuko diren plangintza berriei esker urte amaieran eraikitze fasean egongo dira 1.500 etxebizitza. Horiez gain, nabarmentzekoa da ere Loiolako Kuartelak salerosteko akordioa, horren bidez 1.700 etxebizitza berri eraiki ahalko baitira”.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzarekin duten harreman ona nabarmendu du, Espainiako Gobernuarekin batera desblokeatu baitute “Txomin Enea II proiektuaren etorkizuneko garapena, espetxea itxi ondoren. Horrez gain, Udalak udal titulartasuneko lurrak Eusko Jaurlaritzari etxebizitza eraikitzeko lagatzea ahalbidetuko dion hitzarmen bat ere landu da. Espero dugu neurri horiek guztiek dagokien aurrekontu-zuzkidura izatea, herritarrak gehien kezkatzen dituen arazoetako bati irtenbidea emateko bidean konpromisoz eta ausardiaz aurrera egiten jarraitzeko”.

Bestalde, Itxasok nabarmendu du tentsio handiko eremuen “ahalmen guztia” baliatuko duela Eusko Jaurlaritzak, “erakundeen arteko lankidetzatik hasi eta maizterrak babesteraino, etxebizitza eskaintza handitzeko lan egiten dugun bitartean. Hori guztia, jabeentzako bermeak alde batera utzi gabe”. Izan ere, “Donostia da, ziurrenik, eskaintza urria eta garestia eragiten duen tentsio handia gehien nabari den udalerria, eskaera handiaren aurrean. Bizitegi krisi hori bereziki larria da lurzoru erabilgarri gutxi dagoen hirian, eta dagoen apurra kudeatzea konplexua da maiz”.

Horregatik, sailburuaren hitzetan, “garrantzitsua izan da udalarekin akordioak ixtea, lurrak lagatzea lortzeko, bertan etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eraiki ahal izateko. Epe motz eta ertainera, 1.350 etxebizitza eta bizitoki baino gehiago izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu du eraikuntza-lana, hauetan: Lorategi Hirian (100 etxebizitza), Loiolako Erriberetan (83 bizitoki), Txomin Enean (400 etxebizitza), Morlansen (160-180 bizitoki), Easoko Trenbide Zabaltzan (500 bizitoki) eta Eliseoko Zelaietan, Martutenen (98 bizitoki). Itxasoren ustez, “proiektu hauek Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak donostiarren arazo nagusiarekin duen konpromiso politikoaren hasiera baino ez dira”.

“Inpaktu handieneko” operazioen kasuan, Itxaso sailburuak adierazi duenez, “aliantzak bilatu ditugu Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioarekin, baita Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailarekin ere”. Epe luzeagora begira, Udalarekin sinatutako akordioari esker, “Loiolako Kuarteletan eta, batez ere, Auditz Akularren aurreikusitako operazio handiagoak lankidetzan egin ahal izango ditugu eta, horretarako, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak udalarekin aritzeko konpromiso eta determinazio osoa adierazi nahi dut”.

Donostiako bizitegi merkatuaren ikuspegi orokorra

Donostiako Etxegintza – Etxebizitzaren Enpresa Erakunde Publikoak egindako txostenak dio Gipuzkoako hiriburuko etxebizitzaren batez besteko prezioa 5.370 €/m²-koa dela, Estatuko altuenetakoa. Alokairuari dagokionez, 2023an sinatutako kontratuen batez besteko prezioa 1.037 eurokoa da, eta apenas bost urtetan %13,6 egin du gora.

Izan ere, alokairuari oinarrizko gastuak gehituta, errenta erabilgarriaren %30 baino gehiago dela egiaztatu da, %31,6ra ere iritsita. Adierazle hori funtsezkoa izan da tentsio handiko eremu izendatzeko.

Prezioen presio horri bizitegi eskaintza mugatua eta zaharkitua gehitu behar zaio. Hiriak 95.000 etxebizitza inguruko parkea du, eta batez beste 53 urte dituzte etxebizitzek. Hala, %20k ez du igogailurik; portzentaje hori %31ra ere igotzen da Intxaurrondon eta beste zenbait lekutan. Gainera, 2.109 etxebizitza hutsik daude (parkearen %2,2) eta, estatistikaren arabera, horietatik 1.481 kudeatzeko modukoak dira. Gainera, erabilera turistikorako 1.395 etxebizitza daude (etxebizitza guztien %1,4), batez ere Erdialdean eta Grosen.

Urratsez urrats

Izendapenarekin batera, datozen hiru urteetarako bide orria aurkeztu du udalak. Helburua argia da: arrazoizko prezioko etxebizitza eskaintza handitzea, zaharkitutako parkea leheneratzea eta herritarrentzako laguntzak indartzea. Plana hiru ardatz estrategikotan dago egituratuta:

1. Alokairu eskuragarria sustatzea eta, horretarako, 1.018 etxebizitza babestu eta 342 zuzkidura-bizitoki eraikitzen hastea aurreikusi da. Guztira, 1.360 etxebizitza aurreikusi dira: 400 Txomin Enea IIn, 305 El Infierno eremuan, 160 Morlansen, 156 Illarran, 105 Illarra Berrin, 100 Añorgan, 80 Loiolako Erriberetan, 16 Apostoladon eta 9 Rodilen.

2. Hiri birgaitzea eta berroneratzea, bizigarritasuna, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetzeko, batez ere adinekoentzat edo mugikortasun murriztua dutenentzat.

3. Alokairurako laguntza-sistemak handitzea, hala nola, Gaztelagun, Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak. Aipatzekoa da Gaztelagunek laguntzak ematen dizkiela 36 urtetik beherako gazteei, ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko. Donostian, 452 espediente daude indarrean, hau da, oraindik laguntza kobratzen ari dira, eta 285 espediente amaituta daude (dagoeneko ez dute laguntzarik jasotzen). Orotara, 2,9 milioi euro bideratu dira laguntzen bidez. Erakundeen arteko koordinazioa eta gobernantza ona eta, horretarako, Etxegintza laguntza integralerako bulego gisa duen eginkizuna indartzea.

Etxebizitza programen eta politiken eragina

Donostiako Udalak babestutako etxebizitza ugari ditu. Guztira, Donostiako Etxegintzak 2.087 etxebizitza babestu eta zuzkidura bizitoki ditu, udalerriko auzo gehienetan banatuta.
Horiez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Alokabidek alokairu babestuaren erregimenean dituzten 554 etxebizitza eta zuzkidura-bizitokiak daude. Gainera, babestutako alokairuko 510 etxebizitza daude, Benta Berri enpresa pribatuarenak.

Beraz, Donostian alokairuko etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien parkea 3.151 unitatekoa da, hau da, hirian alokairuan dauden etxebizitza guztien laurdena.
Etxebizitza hutsak alokatzeko eta mobilizatzeko merkatuko bitartekaritza-programei dagokienez, Donostiako Etxegintzaren Alokabide programak 235 etxebizitza ditu alokairuko etxebizitzen udal poltsan. Horrez gain, 94 etxebizitza daude Jaurlaritzaren Bizigune programan eta bost, berriz, ASAP programan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


Bost haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]


Trintxerpeko ‘Escalerillaseko’ bizilagunen aurkako epaiketa sententziaren zain geratu da

Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


2025-06-11 | ARGIA
Pasa den astean geldiarazi zen etxegabetzea gauzatu du Poliziak Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]


Eguneraketa berriak daude