Azora funts putrearen maizterrak diren beste lau familiaren etxegabetzea geldiarazi nahi dute Inquilinos de Azora, Alokairu Benta Berri eta Kaleratzeak Stop eragileek. Horretarako, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Foru Ogasunari eta Eusko Jaurlaritzari zenbait eskaera egin dizkiete, eta "jarduteko borondate politikoa" galdegin diete.
Donostian bizi nahi dugu lemapean, Inquilinos de Azora, Alokairu Benta Berri eta Kaleratzeak Stop eragileek batera zenbait eskaera egin dizkiete instituzio publikoei; besteak beste, galdegin dituzte alokairu prezioak eta funts putreak mugatzeko baliabideak.
Hiru eragileek salatu dute errenta ertain eta baxuak dituzten “milaka euskaldunentzat drama soziala” dela etxebizitza duin eta eskuragarria lortzea, jabe handiek bultzatutako alokairuen “prezio ordainezinengatik”. Aterabidea mahai gainean jarri dute eta instituzioei neurriak hartzera dei egin diete: “Konponbidea da alokairuak mugatzea eta hutsik dauden etxebizitzak alokairu sozialerako mobilizatzea”.
Donostiako Udalari eskatu diote Donostia udalerri tentsionatu gisa izendatzen duten dokumentuak “presaz tramitatzeko”, familia horiek eta beste batzuek hiru urteko luzapena eskatzeko aukera izan dezaten eta urriaren 31rako aginduta dagoen kaleratzea eragozteko. Hori dela eta, ekainaren 27an udalbatzara gerturatzeko deia egin dute, 11:45ean, udaletxeko atean.
Foru Ogasunari eskatu diote Etxebizitza Ministeriora lehenbailehen bidaltzeko Gipuzkoako zergadunen izenik gabeko datuak –ekainaren 30ean errenta-aitorpenaren ekitaldiaren amaierarekin–, “udalerrietako alokairuen prezioen erreferentziazko indizeak egiteko”. Eusko Jaurlaritzari eske hau egin diote: “Atzerapenik gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitara dezala Donostiako udalerria tentsionatutzat jotzeko prozeduraren agindua”.
Atzerapenik ez izatean enfasia jarri dute erakundeek, “ulertezina” ikusten dutelako oraindik EHAAn argitaratu gabe egotea Errenteria udalerri tentsionatutzat jotzen duen agindua. Izan ere, Errenteria lehen udalerria izan zen Eusko Jaurlaritzari eremu tentsionatu izendatzeko eskaera formala egin ziona, baina neurria ez dute ofizial egin. Administrazioei “jarduteko borondate politikoa” eskatu diete, “eta ez hauteskunde-kanpainan bakarrik”.
Kaleratzeko arriskuan dauden familiek eskerrak eman dizkiete eskaerekin bat egin dutenei eragile eta alderdi politikoei: “Azora funts putrearen lau maizter familiok eta deialdia egin duten plataformok eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos-IUko zinegotziei eta batzarkideei”.
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]