Donald Tuskek sua piztu du Europan, errefuxiatuak banatzeko kuoten aurka agertu ondoren

  • Ostegunean biltzekoak dira Europar Batasuneko gobernuburuak eta giroa berotu du Donald Tusk Europako Kontseiluko buruak aurretik egin duen proposamenak: batasuneko herrialdeetara datozen migranteak estatu guztien artean kuota bidez banatzea ez dela eraginkorra adierazi du.


2017ko abenduaren 13an - 16:27
Donald Tusk Europar Kontseiluko burua.

Kuotak auzitan jartzea “onartezina” dela uste du berriz Jean-Claude Juncker Europar Kontseiluko Lehendakariaren taldeak. Are gogorrago hitz egin du Dimitris Avramopoulos greziarrak, migrazio gaietarako Junckerren taldeko ordezkariak: anti-europartzat jo du Tusken iradokizuna eta gaineratu du “ukatu egiten duela azken hiru urteetan egin dugun lan guztia”.

Tuskek prestatutako dokumentu batean dago desadostasunaren iturburua: bertan esaten denez, EBko estatuek bakarrik dute gaitasuna immigrazioa modu eraginkorrean kudeatzeko. Baieztapen hori erasotzat hartu du Junckerren taldeak, EBko estatuen arteko elkartasun-printzipioa babestuz, estatu guztiek migrante-kuota bat hartu behar dutela defendatzen duelako.

Itxura guztien arabera, hobe hartu dute Tusken jarrera Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika eta Eslovakiako gobernuburuek, hasieratik inposizio gisa ulertu baitute etorkin kopuru bat hartu beharra.

Momentuz Europako estatu handiek ez dute posiziorik hartu eta ostegunean hasiko den goi-bileran argituko dira jarrerak. Errefuxiatu krisi globalaren eraginez EBko herrialdeetara iristen ari diren pertsonen afera problema larria bihurtzen ari da agintari europarrentzat, atzerritar kopuru jakin bat hartu beharrak maiz estatu bakoitzean erreakzio xenofoboak eragin baititu.

Nolanahi, 2015ean errefuxiatuen krisiaren aurrean EBk adostutako programaren herena ere ez da bete: Italia eta Greziara iritsitako 160.000 lagun batasuneko kide diren estatuen artean banatzea zen xedea eta oraingoz 47.905 lagunek besterik ez dute jaso harrerarik. Egoera bideratzeko elkarrizketek 28 hilabete daramate bloketatua, hain zuzen kuoten afera bihurtu delako auziaren iltzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude