Diru bilketa kanpaina abiatu dute Garaziko gaztetxea erosteko

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 21ean - 12:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hainbat urtez leku finkorik gabe ibili ondotik, Garaziko gaztetxeak lokal bat erostea erabaki du. Hainbat arrazoirengatik egin du hautua: inoren baldintzarik gabe kudeatzeko eta transmisioa segurtatzeko, besteak beste. 60.000 euroren truke erosi dute lokala, eta elkarteen laguntzari esker 35.000 euro ordainduak dituzte jada. Falta dutena ordaintzeko crowfunding kanpaina bat abiatu dute Helloasso webgunean.

Garaziko gaztetxearen oharra:
Elkartearen historia

Gaztetxe bat, gazte talde batek, modu autokudeatuan biziarazten duen zentro sozial bat da, herritarren beharrei erantzuten duen eskaintza bat proposatzen eta euskal kultura eta hizkuntza bultzatzen duena. Gaztetxe mugimenduak laurogeigarren hamarkadan izan zuen hasiera Garazi eskualdean. Garai hortatik 2005 urtea arte, bi lokal erabiliak izan dira, lehena Donibane zentroan, bestea Buztitzen. Azkenik Ahatsa herrian bilkura gela bat alokatzen genuen. Geroztik, Ilunatze elkartea, lokal finkorik ukan gabe ere, gaztetxe baten funtzioa betetzen aritu da azken urteetan, Garazi eskualdeko gazte multzo bat bildu eta hainbat ekitaldi desberdin antolatuz. Elkartea, antolatzen dituen ekimen desberdinen bidez, euskarari lekua segurtatzen eta hizkuntzaren zabaltzen saiatzen da, jendea proiektu kolektibo batzuen inguruan elkartuz eta inguruko elkarteekin elkarlanean arituz.

Kontestua

Gaur egun, Garazi inguruetako hogei bat gazte biltzen gira elkartean. Aurtengo lehentasuna, lokal baten eskuratzea izan da, jende guzieri idekia litzateken gune publiko bat sortzeko. Euskarari merezi duen lekua segurtatuko diona, hizkuntza eta kulturaren inguruko proiektu anitzen aterbea izango litzatekena.

Lokalaren proiektua

Zitadelako karrikan lokal bat salgai zela ikusirik, erostearen inguruan gogoetatzen hasi gira. 32m2-ko gela pollit bat da, karrikari idekia. Aitzinetik sekulan pentsatu ez ginuen bide bat baldin bazen ere, hainbat arrazoinengatik erostea egokia izan zitekela pentsatu dugu. Nehork baldintzarik eman gabe kudeatzen ahalko dugun lekua eta ondoko belaunaldieri transmitituko dugun tresna egonkor bat izanen baita. Lokalaren kokapenak, Zitadelako karrikaren zentroan izaiteak, interesa piztu dauku. Egia erran, karrika hori turismoari zuzenduak diren komertzioez jana denez tokiko jendeena eta tokiko jendeentzat izanen den lokal baten ukaitea inportantea iduritzen zitzaigun.

Diruztatze kanpaina

Lokala 60 000 eurotan erosi dugu. Garaziko enpresa eta elkarteer esker 35 000 euro biltzea lortu dugu eta gainerateko 25 000 euroen ordaintzeko mailegu bat negoziatu dugu. Maileguaren ordaintzeko, 5 urtez 433 euro zor dizkiogu bankuari hilabeteka. Hilabeteroko diru sartze hunen segurtatzeko, gaztetxeko kide eta inguruko 50 bat pertsona engaiatu gira elkarteari hilabetero 10 euro eskaintzera. Mailegua egin ahala fite erosteko, diru biltze kanpaina parte hartzaile eta publiko bat abiatzen dugu Helloasso crowdfunding plataformaren bitartez. Espero dugu beraz uda aitzin ahal bezain bat jendeek proiektua sustengatuko duela, lokala epe motzagoan erosia izan dadin.

Helburuak

- Garaziko biztanleentzat bizi espazio bat sortu

- Garazi inguruko elkarte bizia bultzatu, Garaziko elkarteen artean harremanak garatuz

- Donibane Garaziren zentroan hausnarketa eta euskarazko sorkuntza uztartzen dituen espazio bat sortu

- Garaztar gazteen dinamikak sustatu

- Karrika historiko hori berriz gureganatu

Ondoko urratsak

Garai hauetan obra batzuen egiten ari gira eta uda huntan ofizialki idekitzeko asmoa dugu. Ondotik, eguneroko bizi bat eskaini nahi genioke lokalari ondoko aktibitateak antolatuz : 

- bertso eskola bat

- mintzapraktika tailer informalak

- euskarazko liburutegi bat

- filma eta dokumental proiekzioak

- gai ezberdinen inguruko eztabaidak

- kontzertu akustikoak

- tokiko artisten erakusketak

- tailer ezberdinak (informatika tresnen, ikus- entzunezkoen edota jostungintzaren inguruan, etab...)

- haurrentzako aktibitateak... Sustengu haundiena jendearengandik. espero dugu

Helloasso crowdfunding lotura

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


Gasteizko Udalak Korda espazioa ekainaren 4an desalojatu nahi duela salatu dute

21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Hainbat gaztetxe eta gazte asanbladek jasan duten kriminalizazioa eta errepresio poliziala salatu dute

Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude