Desokupa enpresak datorren astean Bilbon esku hartuko duela jakinarazi du

  • Apirilean Abadiñon etxebizitza bat hustu zuen Desokupa enpresak ostera ere Bizkaian esku hartuko duela iragarri du. Daniel Esteve enpresako buruak jakinarazi duenez, datorren astean Bilbon desalojo bat egin asmo dute.


2021eko maiatzaren 05an - 11:42
Desokupako zenbait kide Abadiñon (Argazkia: Desokupa)

Abadiñon huste bat gauzatu eta gutxira, berriz ere Bizkaian esku hartuko dutela jakinarazi du Desokupak. Enpresako buru Daniel Estevek Desokupa TV saioan jakinarazi du datorren astean Bilbon esku hartuko dutela, txalo eta algara artean. Mezu berean, Ertzaintzari eskerrak eman dizkio.

Desokupak Euskal Herrian egindako azken esku hartzeak hautsak harrotu ditu, batik bat Ertzaintzak horiekin izandako harremanarekin loturan. Giroa oraindik bero dagoela heldu da Bilbon burutu asmo duten esku hartze berriaren jakinarazpena.

Apirilaren 15ean egin zuen agerpena Desokupak Abadiñon, etxebizitza bat husteko kontratatu baitzuen etxe jabeak. Abadiñoko Gazte Asanbladak jakinarazi zuenez, “bortxaz” eta “agindu judizialik gabe” gauzatu zuten hustea. Ertzaintza ere han egon zen, eraikinaren ateetan bildutako jendearen aurka oldartuz. Behin desalojoa gauzatuta Desokupako kide Estevek hustu berri zuen etxean bertan grabatutako bideo batean eskerrak helarazi zizkioen Ertzaintzari, “gertutik babes pixka bat” emateagatik.

 

Ertzaintzaren eta Desokuparen arteko harremanak sortutako arrabotsaren aurrean, ostiralean Josu Erkorekak Segurtasun sailburuak Legebiltzarrean adierazi zuen Ertzaintzak Desokuparekin ez duela izan “inongo kontakturik, ez desalojoaren aurretik, ez bitartean, ez ondoren”. Astelehenean Desokupak argitaratutako bideo batek gezurtatu egiten ditu adierazpenok ordea, bertan jasotzen baita Desokupako kide baten eta Ertzaintzaren patruila baten arteko elkarrizketa, zeinetan esku hartzearen gaineko informazioa trukatzen duten.

 

Eskuin muturrarekin lotura duen enpresa

Desokupa enpresak desalojo estrajudizialak egiten ditu, legezkotasunaren mugetan eta bortxaz jardunez, eta ezagun da enpresako kideek eskuin muturrarekin duten lotura. Enpresak egoitza nagusia Bartzelonan duen arren, zerbitzuak eskaintzen dituzte Espainiako Estatu guztian. “Ilegalki okupatuta dauden edo maizter prekarioak dituzten etxebizitzen etxegabetzeetan berezitutako enpresa gara. Berehalako etxegabetzeen formula legezkoaren sortzaile eta aitzindariak”, diote beren webgunean. Darabilten indarkeria ageriko egin da hainbat alditan; 2018an adibidez, Katalunian, etxekaleratu zutenean abortua eragin ziotela salatu zuen emakume batek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude