11.000 euskal herritar Parisen, presoen aldeko aldarria entzunarazteko

Zuzeneko jarraipena
  • 11.000 lagun elkartu dira Parisen, Frantziako Gobernuari euskal presoen aferaren konponbidean urratsak egin ditzan galdatzeko manifestazioan. Bakea Euskal Herria: Orain presoak izan da goiburua. Lander Arbelaitz eta Jenofa Berhokoirigoin kazetariak zuzenean ari dira bertatik ARGIArako berri ematen.

     


2017ko abenduaren 09an - 10:43
Gakoak
Argazkia: Lander Arbelaitz.
Sarri Sarri kantuarekin amaitu da ekitaldia

 

Joana Haramburu, Txistor presoaren alaba: "Nahi ditugu bizirik eta etxean"
Jean-René Etxegarai: "Bat egin dezagun bide berean bakeraino"
Denen mesederako bakea eraikitzea da aukera onena, Mixel Berhokoirigoinen hitzetan

Preso eta erbesteratuak euskal jendartera itzul daitezela eskatu du Mixel Berhokoirigon Bakearen Artisauak. Biktimak izan ditu gogoan, eta denen mesederako bakea eraikitzearen alde azaldu da. Halaber, urtarrilaren 13an Bilbon egingo den presoen aldeko manifestazioan parte hartzera dei egin du.

Argazkia: Maite Ubiria

 

Anaiz Funosas: "Aurreikuspenak gainditu ditugu"

"Aurreikuspenak gainditu ditugu. Hori ez zen posible izanen jendarte zibila eta hautetsien arteko elkarlana gabe", adierazi du manifestazioaren amaierako ekitaldian Anaiz Funosas Bake Bideako presidenteak.

Argazkia: Lander Arbelaitz

 

Manifestazioa helmugara iritsi da

 

11.000 lagun bildu dira manifestazioan, antolatzaileen arabera

11.000 pertsona bildu dira presoen aldeko Parisko manifestazioan, deitzaileen esanetan. Gara-ren arabera, 10.000 lagun inguru espero zuten antolatzaileek; 15.000 izan direla aipatu dute hainbat iturrik sare sozialen bitartez.

 

[BIDEOA] Hasi da Fermin Muguruzaren kontzertua

 

[ARGAZKIAK] Milaka pertsona ari dira Parisen barna presoen alde
Argazkia: @arranoaitz

 

Argazkia: Mikel Biain
Argazkia: Jenofa Berhokoirikoin
Kataluniako hainbat estelada ere ikusten dira. (Arg.: Euskal Irratiak)
Argazkia: @elaoriagoierri

 

'Hator Hator' kantatzen Boulevard des Invalidesen sartzean

 

[BIDEOA] Presoen ehunka senide eta lagun manifestazioaren aurreko aldean

 

Aniztasuna manifestazio buruko pankartan

Aniztasuna nagusi lehen lerroan. Funosas, Berhokoirigoin, Brisson, Etxegarai, Espagnac... (Jenofa Berhokoirigoinen bideoa)

 

Manifestazio burua hasi den unean

Honela hartu du Lander Arbelaitzek manifestazioaren hasierako unea:

Fresneseko martxa Montparnassera iritsi den unea

Iritsi da Frantziako Estatuko 20 espetxetan barrena itzulia egin ostean, gaur goizean Fresnestik atera den martxa. Honela jaso du unea Lander Arbelaitzek.

Abian da manifestazioa

Hasi da Parisen manifestazioa, ikus hemen Jenofa Berhokoirigoinek hartutako irudiak

 

Mixel Berhokoirigoin: "Mementoko gaia presoena da, baina oraindik alde bakarreko prozesu batean gira"

Bake prozesua eta euskal presoen afera lotua dago, Mixel Berokhorigoin bakearen artisauak gogoraratzen duen gisan. Zertan da orain bake prozesua galdegin dio "Laborari"k:

"Ez dugu nahasi behar nahi ginukena eta errealitatea. Elkarrizketa abiatua da Justizia ministeritzarekin. Zuzendari ordearekin ari gira solasean. Elysée eta Matignon-en baimena eta loturarekin ari dela erran dauku. Diskuzio espazio hori iduri du zintzoa dela, konfiantxa bat lotua dela. Iduri du gogoa eta disposizioak badirela gauzak aldatzeko. Mementoko gaia presoena da, Pariserat abian gira gai horren inguruan. Oraindik alde bakarreko prozesu batean gira. Parioa da martxan emaiten den dinamikak tiratuko duela dena, batek egin urratsak".

Elkarrizketa osoa hemen irakur liteke.

43 euskal preso politikok kalean beharko lukete legearen arabera

Euskal preso politikoei legeak dioena aplikatuko balitzaie, 43 kanpoan lirateke gaur bertan. 21 larriki eri direlako, beste batzuek baldintzapeko askatasunaren onurak guzatu behar lituzketelako eta beste batzuk Europako zigorren konfusioa lor dezaketelako.

EAJk, EH Bilduk, ELAk eta LABek ordezkaritzak dituzte manifestazioan

EAJ, EH Bildu, ELA eta LAB ere Parisen dira. Jeltzaleen ordezkaritza Ipar Euskal Herriko hautetsi eta militanteek osatzen dute.

Fresneseko espetxetik datorren martxa Monparnassera iristear

Fresneseko espetxeko martxa ere iristen ari da. Jenofa Berokoirigoin ari da bertan.

 

Nazioarteko eragile ugarik babestu dute gaurko deialdia

Nazioarteko eragile ugarik babestu dute gaurko deialdia, tartean Angela Davis aktibistak, Dimitros Papadimoulis Europar Parlamentuko lehendakariordeak eta Nora Cortinas Madres de la Plaza de Mayoko sortzaileetako bat. Azpiko irudietan zerrenda osoa.

 

 
Mila hautetsiren babesa du gaurko manifestazioak

Euskal Herri osoko 1.007 hautetsik babestu dute gaur Parisen egingo den Bakea Euskal Herrian: Orain presoak manifestazioa eta Frantziako Gobernuari eskatu euskal presoei aplikatzen dieten salbuespen legeria bukatzeko.

 

Montparnasse geltokiaren inguruan biltzen ari da jendea 11:30etarako

Euskal Herritik iritsitako milaka herritar ari dira biltzen 18 Juin plazan biltzen ari dira, bertan egingo da lehen elkarretaratzea, Montparnasse tren geltokiaren ondoan. Bertan izango da animazio ugari; kamioi baten gainetik arituko dira, esaterako, Bad Soun System, Fermin Muguruza edo Oreka TX, besteak beste. 12:00etarako egingo zaie harrera espetxeetako martxan parte hartu dutenei eta 12:30en hasiko da manifestazioa.

Argazkia: Lander Arbelaitz
Arg.: Lander Arbelaitz
Arg.: Lander Arbelaitz

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude