CUPen asanbladak Mas ez inbestitzea erabaki du

  • Artur Masi ezezkoa ematea berretsi dute CUPek Manresan egin duen biltzarrean batu diren 1.600 militanteek. Orain arteko inbestidura saioetan CUPek uko egin dio Mas inbestitzeari, eta asanbladak jarrera horri eustea erabaki du.


2015eko azaroaren 30ean - 11:29
CUPek Manresan egindako asanblada. (Arg: @cupnacional)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Presidentearen aukeraketaren inguruko lau proposamen izan dira biltzarrean. Militante bakoitzak hiru aukera bozka zitzakeen gehienez.  Boto gehien –823– Masen alternatiba bat bilatzea eskatzen duen aukerak jaso du. Bigarren aukerarik bozkatuena hauteskundeak aurreratzea izan da –574–, Mas hautatzearen aurretik –434–.  Erabakia hartzeko hauteskunde orokorren ondorenera itxaroteak jaso du bozka gutxien –129–.

Anna Gabriel Sabaté diputatuak Junts Pel Siren jarrera deitoratu du: “Hauteskundeak errepikatzen badira, euren erruz izango da. Jendeak hala eskatu arren, oraindik ez dute fitxarik mugitu”. Halaber, koalizio independentistari gomendatu dio CUPi “xantaiarik eta presiorik” ez egiteko, beraiekin “ez duelako funtzionatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!