Corbynek uko egin dio dimititzeari, laboristek eutsi behar diotelakoan gobernuak bazter utzitako erantzukizunari

  • Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruak kritika oldea eta dimititzeko eskaera ugari jaso du Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzeko erabakia hartu duen erreferendumaz geroztik. Eskari horietako asko etxe barrutik etorri zaizkio Corbyni; besteak beste, laboristen parlamentari taldeak gehiengoz erabaki du bere liderrari galdatzea kargua utz dezala. Ezetz erantzun die hark, The Guardian egunkariak hitzez hitz jaso duen agiriaren bidez. Hona euskaraturik:      


2016ko ekainaren 28an - 18:39
Jeremy Corbyn 2015ean (Arg.: Global Justice Now-CC By).

“Joan den asteko erreferendumaren biharamunean, gure herrialdeak desafio handiei egin behar die aurre. Gero eta arrisku handiagoen pean daude ekonomia eta bizi maila. Jendea zatiturik dago.

Kaosa dago gobernuan. Ministroek aitortu dute irteera planik ez daukatela, baina erabakita daukatela langile jendeak ordaindu beharko duela, murrizketa eta zerga gehiago ezarriz.

Alderdi Laboristak dauka erantzukizuna liderra izateko gobernuak egingo ez duen eremuan. Jendea elkarturik eraman behar dugu, gobernuari erantzukizunak eskatu, austeritateari aurre egin eta urratu irteera-bide bat lanpostuak eta diru sarrerak babestuko dituena.

Hori lortzeko elkarturik egon behar dugu. Gure alderdiko lider hautatu nindutenetik, duela bederatzi hilabete, behin eta berriro irabazi diogu gobernuari bizi mailari egiten zizkion erasoetan.

Duela hilabete, Alderdi Laborista nagusitu da udal hauteskundeetan. Joan den osteguneko erreferendumean gehiengo txiki batek bozkatu zuen [Europar Batasunetik] irtetea, baina Laborista bozkatzen duten hirutik bik sostengatu zuten gelditzeko botoa.

Ni demokratikoki hautatu ninduten Alderdi Laboristako kide eta aldekoen %60k, politika berri bat egin nezan, eta ez diot horri uko egingo dimitituz. Gaur parlamentariek eman duten botoak ez dauka barne konstituzioaren legitimitaterik.

Gurea alderdi demokratikoa da, konstituzio garbi bat duena. Gure herriak behar du Alderdi Laboristako kideak, sindikalistak eta parlamentariak baturik egotea nire lidergoaren atzean, gure herrialdearentzat kritikoa den une honetan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brexit
2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


2020-12-24 | ARGIA
Brexit-ari buruz akordioa sinatu dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak

Negoziaketa prozesu luzearen ondotik, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak Brexit-aren gaineko akordioa lortu dute azken minutuan.


Brexita eta ardatz anglosaxoia

Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]


2020-02-04 | Euskal Irratiak
Brexita Ipar Irlandan

Otsailaren lehenean bereizi dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
"Brexit" zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]


Eguneraketa berriak daude