Caritasek etxerik gabeko 576 pertsona artatu ditu Iruñean 2023an

  • Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Caritas elkarteak administrazioei ohartarazi die etxerik gabeko pertsonentzat bi aukera daudela: gizarte-laguntzen mende egotera bultzatzea, edo prestakuntza eta enplegurako aukera bat ematea. Hala adierazi du elkarteko zuzendari Maite Quintanak.

Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Caritas elkarteko zuzendari Maite Quintana, Caritasen 2023ko memoria ekitaldian / Argazkia: Euskalerria Irratia

2023ko abenduaren 20an - 12:52

Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutiko Caritas elkarteak etxerik gabeko pertsonei emandako arreta bikoiztu egin da azken bost urteotan, 2023an 576 pertsona artatzeraino iritsita.

Elkartearen bulegotik igarotakoen bataz besteko adina 37 urtera jaitsi dela adierazi du Quintanak. Artatuen %62a Afrikatik datoz, Maroko eta Aljeria izanik jatorrizko herrialde nagusiak, eta gainontzekoen %52a egoera “irregularrean” aurkitzen direla gaineratu du. Elkarteak lan baimenak arinago tramitatzeko beharra mahai gaineratu du.

Etxerik gabekoen kolektiboak gero eta arreta eta baliabide gehiago behar dituela adierazi du Quintanak: “2018tik ohartarazten ari garen egoera baten aurrean gaude”. Mezu argia helarazi die Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari: “Premiazkoa da ados jarri eta arreta-estrategia eraginkor bat diseinatzea, integrala eta genero-ikuspegia barne-hartuko duena”. Hala, elkarteak etxerik gabeko pertsonei “prestakuntza eta enplegurako aukera bat ematea”  lehenetsi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Emantzipatu ezin diren gazteen kopuruak gora egiten jarraitzen du Europako herrialde guztietan

Emantzipatu nahi duten baina ezin duten gazteen kopurua gero eta handiagoa da Europar Batasunean. Errealitate hori datutan jarri du Eurofund erakundeak argitaratu berri duen ikerlan batek, eta etxebizitzaren garestitzea da arrazoi nagusietako bat, baina ez bakarra.


"Etxebizitza Turistikoaz eta klase borrokaz" edo nola antolatu jendea kapitalaren aurka, ustez, gatazkarik ez den lekuan

Orain dela egun batzuk Bilboko metropoliko AZET sindikatuak hitzaldi batean parte hartzera gonbidatu gintuen. “Turistifikazioaren aurkako tresnak eta borrokak aztergai” zioen solasaldiak, eta hantxe izan ginen gure ekarpen xumea egiten.


2024-05-24 | Gedar
2.000 sinadura bildu dituzte Pasaian Escalerillaseko bizilagunentzat bizitoki-alternatiba baten alde

Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak etxetik bota nahi dituzte hamabi familia. Ekainaren 1ean Trintxerpen mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude