Jo Cox diputatu laboristaren hilketak ‘Brexit’-aren kanpaina astindu du

  • Erresuma Batua Europar Batasunetik irten edo ez erabakitzeko erreferendumaren kanpaina astindu dute ostegunean. Jo Cox diputatu laborista tirokatua eta labanaz zauritu ostean hil egin da. Hiltzaileak tiro egin zuen "Erresuma Batua lehenengo" oihuka. Astebete falta da erreferendumerako.


2016ko ekainaren 16an - 17:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erasoa ostegun eguerdian izan da, Leeds hiri inguruan, ekitaldi politiko baten ondoren. Zenbait lekukoren arabera, Cox birritan tirokatu eta labanaz zauritua izan da eta lurrean odoletan utzi du erasotzaileak. Poliziak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du.

Ekainaren 23an izango da Erresuma Batuan Brexit delakoaren inguruko galdeketa eta egunek aurrera egin ahala tentsioa areagotuz doa. Alderdi Laboristako kideari egin erasoak astindua eman dio kanpainari, aldekoek eta kontrakoek bertan behera utzi dituzte ostegunean aurreikusita zituzten ekitaldi guztiak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brexit
2019ko abuztuaren 22
Alemania atzeraldirantz?
Krisi ekonomikoaren hurrengo portua

Eguneraketa berriak daude