Brasilgo konstituzioa aldatzeko erreferenduma proposatu du Dilma Rousseff presidenteak

  • Brasilgo kaleak protestaz eta manifestazio jendetsuz bete dira azken 18 egunetan. Horri erantzunez, erreforma politikoa gauzatzeko proposamena luzatu zuen atzo Dilma Rousseff presidenteak: Konstituzioa aldatzea ahalbidetuko lukeen erreferenduma deitu nahi du.


2013ko ekainaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bost itunetan oinarritutako proposamena luzatu zuen atzo Brasilgo presidenteak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Kaleek diote herritarra nahi dutela lehen lerroan, eta ez botere ekonomikoa. Kaleetatik datorren energia edozein oztopo baino handiagoa da". Adierazpen horiekin ekin zion Rousseffek egitasmoari. Zehazki, bost itun proposatu ditu, garraioan, hezkuntzan, arlo fiskalean, osasunean eta politikan. Azken hori da esanguratsuena: batzar konstituziogile bat osatu ahal izateko erreferenduma deituko du eta batzar horrek erreforma politikoa gidatuko luke.

Erreformaren muinetako bat ustelkeriaren aurkako borroka izango dela aurreratu zuen presidenteak. Izan ere, manifestazioetan gehien entzun den kritiketako bat izan da berau. Legedi berrian ustelkeria "delitu ankertzat" hartuko litzateke eta "zigorrak askoz zorrotzagoak" izango lirateke.

Manifestazio jendetsuak

Duela kasik hiru aste, 2014ko Munduko Futbol Txapelketaren gestioa kritikatzeko 60.000 lagun inguru elkartu ziren Belo Horizonten. Hortik aurrera, 1980ko hamarkadatik Brasilen izan diren protesta jendetsuenak bizi izan dituzte egunotan, osasunean, hezkuntzan edota garraioan dauden hutsuneak salatzeko.

Atzo, Movimiento por el Pase Libre garraio arloko mugimenduarekin bildu zen Rousseff, ondoren herrialdeko 27 gobernatzaileekin eta hiri handienetako 26 alkaterekin elkartu zen. Tartean iragarri zuen erreforma politikorako nahia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
2024ko irailaren 11
Teknologia
Botere guztia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!