Egunotan Uraren Nazioarteko Foroa (FMA) egiten ari dira Brasilen. Hango herri mugimenduek salatu dute FMA “korporazioen bilkura” bilakatu dela. Nazio Batuetako eta enpresa multinazionaletako ordezkariek parte hartu dute Foroan.
350 pertsona inguruk Brasilia inguruan dagoen Coca-Cola enpresaren instalazioak okupatu dituzte ostegun goizaldean, multinazionalak herrialdeko baliabide naturalekin eta bereziki urarekin egiten ari den espoliazioa salatzeko, Vía Campesinak jaso duenez.
Protestak Coca-Colaren Brasiliako egoitza geldiarazi zuen ordu erdiz, eta salatu ditu Uraren Nazioarteko 8. Foroaren merkataritza-soileko helburuak. Hala, herri mugimenduek Uraren Nazioarteko Foro Alternatiboa (FAMA) sortu dute FMAri aurka egiteko.
Munduko akuifero handienak Brasilen daude, eta Nestlé, Coca-Cola, Danone eta tankera berdineko atzerriko enpresa multinazionalen kontrolpean daude. Nazio Batuek eta korporazioek gidatutako foroaren aurreko asteetan, Akuifero Guarani-aren kuantifikazioa osatzeko proposatu zen Brasilgo Kongresuan, Hego Amerikako ur-gez erreserba handiena.
Urtarrilean, Brasilgo presidente Michel Temerrek Davoseko Nazioarteko Ekonomia Foroan parte hartu zuen Nestlé, Ambev, Coca-Cola eta Dow enpresen ordezkariekin. Enpresa hauek 2030 Water Resources Group (2030WRG) taldearen parte dira, zeinak munduko ur edangarri dena pribatizatu nahi duen.